ETXERAT (2022-VIII-5). Itziar Moreno Martinez preso politiko bilbotarra lekualdatu dute. Rennes-eko espetxetik (795 km) Alcalako espetxera (445 km) lekualdatu dute, espainaratu ondoren.
ETXERAT (2022-VIII-1). Rennes-eko espetxean (795 km) preso dagoen Itziar Morenoren lagun batek auto-istripua pairatu zuen, Bilboko presoa bisitatzera zihoala. Istripua joan zen uztailaren 17an eta A83 autobidean gertatu zen, Sainte Hermine izeneko herritik gert
ETXERAT (2022-VII-18) Iñigo Gutierrez Carrillo preso algortarra aske geratu da. Zaballako espetxetik atera berri da 14 urteko zigorra bete ondoren.
ETXERAT (2022-VI-23). Uda garaian sartu gara eta gogor salatu nahi dugu Ion Kepa Paroten baldintzapeko askatasunaren seigarren eskaeraren aurrean frantziar Estatuaren aldetik agertutako jarrera ankerra, eta Fiskaltza antiterroristak mantentzen duen mendekuan oinarritutako jokamoldea. Garrantzitsua da oso Bakearen Artisauek eta Bake Bidean-ek Ipar Euskal Herrian presoen alde martxan duten dinamika. Bizi osorako zigorra aurkako dinamikaz ari gara eta baita gainontzeko euskal presoen etxeratze prozesuaz ere.
ETXERAT (2022-VI-13). Izaskun Lesaka Arguelles preso politiko burlatarra baldintzapeko askatasunean geratu da. Ia 10 urteko espetxealdia bete ondoren, Reau sud Francilien-eko espetxetik atera berri da. Baldintzapeko askatasunean geratu ondoren, espainaratu dute. Etxerako bidean dago orain. Ongi etorri Izaskun! Bat gutxiago!
ETXERAT (2022-VI-13). Euskal presoak birgizarteratzeko prozesuan Iruñeko espetxea betetzen ari den zereginari buruzko hausnarketa batek ekarri gaitu gaur hona. Egiaztatu ahal izan dugu Iruñeko espetxea euskal presoek arlo juridikoan eta espetxeen arloan egin beharreko bidea erabat oztopatzen ari den jarrera mantentzen ari dela. Iruñeko espetxeko zuzendaritzari eskatzen diogu espetxe-bidea ahalbidetzeko, oztopo izateari uzteko, euskal presoen eskubideak errespetatzeko eta jarrera proaktiboak izateko.
ETXERAT (2022-VI-11). Baionan izan gara gaur, hainbat herritarrekin batera, Ion Kepa eta Unai Parot eta Jakes Esnal euskal presoen askatasuna eskatzeko. Bakearen Artisauak eta Bake Bidean elkarteek manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute eta Giza Eskubideen Ligaren babesa ere izan du «Le temps presse! Jon, Jakes, Unai gurekin!» lelopeko mobilizazio honek.
ETXERAT (2022-VI-6). Lehenik eta behin gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Jon Kepa Paroti, Jakes Esnali eta Unai Paroti, eta baita haien senide eta gertuko guztiei ere; batez ere, 32 urte baino gehiago espetxean eman ondoren, haien askatasunari buruz berriro erabakiko den une honetan.
ETXERAT (2022-VI-4). Aitzol Maurtua Eguren preso politiko atxondoarra aske geratu da. Basauriko espetxetik atera berri da 20 urteko zigor osoa bete ondoren. Huelva, Dueñas eta Cacereseko espetxeetan izan da besteak beste, eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Ongi etorri Aitzol! Bat gutxiago!
ETXERAT (2022-VI-2). Etxeratetik gure haserrea adierazi nahi dugu Espainiako Auzitegi Gorenak Xabier Atristaini ezarritako zigorra ez berraztertzeko hartutako erabakiaren aurrean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez emandako epaiaren ondoren.
ETXERAT (2022-IV-6). Haserrea eta gaitzespena adierazi nahi dugu Etxerat elkartetik, izan ere, otsailaren amaieran Martuteneko tratamendu-batzordeak Oñatikoa den Joseba Arregi Erostarbe presoa hirugarren gradura pasatzea proposatu eta Lakuako Gobernuak onartu ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak helegitea jarri duelako.
ETXERAT (2022-VII-17). Lazaro Galarza Larrayoz iheslari ohi oderzitarra Mexikon hil da, lan istripu baten ondorioz. Gure besarkadarik eztuena bidali nahi diegu Lazaroren senidei. Bada garaia euskal iheslari eta deportau guztien itzulera errazteko.
ETXERAT (2022-VII-9). 32 urte bete dira, espetxera bidean, Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren heriotza gertatu zenetik. Haien memorian elkarretaratzea burutu zen atzo Laudion.
ETXERAT (2022-VII-1). 32 urte betetzen dira gaur Pili Arzuaga eta Fontso Isasi laudioarrak Zamoran hil zirela, dispertsioak eragindako auto-istripu baten ondorioz. Garai horretan Ourenseko espetxean zegoen preso Marivi Ramila, Piliren alaba eta Fontsoren laguna alegia.
ETXERAT (2022-VI-30). Lehen denboraldiaz agurtu da ‘Etxerako Kunda’ saioa 28. atal honekin. Ohiko agur mezuak ez dira faltatu, ezta ziegan idatzitako poema eta bertsoak ere.
ETXERAT (2021-VI-28). "Ez ditugu onurak eskatzen, legea betetzea besterik ez". Horrela mintzatu da Xochitl Karasatorre, Ataria Irratian eginiko elkarrizketa batean. Berarekin batera, Maribi Beldarrain, Aitor Agirregabiria preso lizartzarraren ama eta Jon Ijurko, Tolosaldeko Etxerateko kidea izan dira.
ETXERAT (2022-VI-25) Jose Mari, Zierbenako semea eta bizilaguna, duela 24 urte hil zen, Lander semea bisitatzera zihoala. Oso denbora gutxi lehenago sartu zuten Basauriko espetxean Lander.
ETXERAT (2022-VI-24). Sindikatu guztiak salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira beste behin (CCOO ez da elkarretaratzean egoten baina ohar bat egin du publiko eskaera berdina eginez). Etxerat elkartetik agurtu egiten dugu sindikatuen konpromisoa.
ETXERAT (2022-VI-22). Datorren larunbatean, Jose Mari Maruriren gertukoek, haren senideekin batera, ekitaldi bat egingo dute Zierbenan haren oroimenez. Etxeratetik bat egiten dugu ekitaldiarekin.
ETXERAT (2022-VI-21). Urteko bigarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 5.701 zenbakiarentzat da. Arantza Eziolaza irudigileak egindako "Mezulari” artelanarekin, Elizondon saldu da zenbaki sariduna.
ETXERAT (2022-VI-16). Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasuna eskaera onartu du Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak (TAPAT) baina, berriro ere, Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak errekurritu egin du eta beraz, espetxean jarraituko du Lapurdiko presoak.
ETXERAT (2022-V-30). Ekaitz Sirvent Auzmendi preso politiko zarauztarra aske geratu da. Joan zen larunbatean Mont de Marsaneko espetxetik atera zen, 13 urteko zigorra bete ondoren. Mont de Marsanen ez da jada gelditzen euskal presorik. Ongi etorri Ekaitz! Bat gutxiago!
ETXERAT (2022-V-27). Bihar Kanpezun Lasterbidean nazio elkartasun lasterketarekin bat egiten dugu eta, bidez batez, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.
ETXERAT (2022-V-26). (Azken ostiraleko irakurketa) Behin eta berriz salatzen ari gara, beste eskubide urraketa sistematiko batzuen artean, Auzitegi Nazionalak espetxe-lege arrunta aplikatzea blokeatu izana; gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzea; Frantzian betetako kondenak ez batzea; edo 7/2003 Legea aplikatzea, hau da, 40 urteko zigorrak ezartzea.
ETXERAT (2022-V-25) Frederik Xistor Haranburu euskal preso poilitikoari eskumuturreko telematikoa kendu diote eta baldintzapeko askatasunean geratu da. Duela urte eta erdi jarri zioten kontrol telematikoa preso lapurtarrari eta etxean preso izan da orain arte. 31 urte eta erdi eman ditu espetxean Haranburuk. Ongi etorri Xistor! Bat gutxiago!
ETXERAT (2022-V-23). Basauriko eta Martuteneko espetxeetan dauden lau euskal preso politikok hirugarren gradua jaso dute Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzaren aldetik, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako batzordeek hartutako erabakien irizpideei eta balorazioei jarraituz. Azken asteetan tratamendu-batzordetik pasatu dira haien espedienteak, eta hirugarren gradua lortzearen aldeko proposamena jaso zituzten.
ETXERAT (2022-V-20). Espetxeetako salbuespenek zuzenean edo zeharka eragindako hildakoei err...
ETXERAT (2022-V-15). Etxeraten XIX. Batzar Nazionalaren ospakizun hutsak eta gure senide pre...
ETXERAT (2022-V-20) Espetxeetako salbuespenek zuzenean edo zeharka eragindako hildakoei errekonozimendu eta ordainari buruzko eztabaida soziala zabaltzeko unea iritsi da. Egiari Zor fundazioarekin bat egiten dugu hausnarketa honekin.
ETXERAT (2022-V-13). Gasteizen bildu ginenetik hiru urte igaro direnean, euskal preso, iheslari...
ETXERAT (2022-V-9). Jesus Mari Altable Etxarte preso politiko iruindarra aske geratu da. Iruñeko esp...
ETXERAT (2022-V-7). Josu Urbieta Alkorta preso politiko azpeitiarra aske geratu da. Mon...
ETXERAT (2022-V-2).Apirilaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren graduan sailkatu...
ETXERAT (2022-IV-29). Hauek dira egunotan izandako lekualdaketa eta hurbilketak:
José Luis Ba...
ETXERAT (2022-IV-28). Euskal presoei gainerakoei baino baldintza zorrotzagoak eskatzen zaizk...
ETXERAT (2022-IV-25). Mikel Azurmendi Peñagarikano preso beasaindarra El Duesoko espetxetik (17...
ETXERAT (2022-IV-8). Anjel Aldana eta Txetxu Urteaga euskal deportatuak hil zirela 6 eta 2 urte...
ETXERAT (2022-IV-7). Onintza Ostolaza abokatuari Euskadi Irratiko "Egunon Euskadi"n irratsai...
ETXERAT (2022-IV-5). Nekane Txapartegi iheslari politiko asteasuarra aske gelditu da, d...
ETXERAT (2022-V-4). Lasterbidean nazio elkartasun lasterketaren aurkezpena egin dute Kanpezun. Hona...
ETXERAT (2022-IV-4). Gure senide presoek jasaten duten eskubideen urraketaren aurrean n...
ETXERAT (2022-IV-3). 23 urte betetzen dira gaur, Mari Karmen Salbide Solatxi ugaoarra trafiko i...
ETXERAT (2022-IV-3). Josu Ginea Sagasti preso politiko larrabetzuarra aske geratu da. Basauriko espe...
ETXERAT (2022-III-31). Etxerat elkartetik elkartasuna adierazi nahi diegu Arantza Zulueta, Jon...
ETXERAT (2022-III-28) Alcala-Mecoko espetxean bere biloba Angel Figueroa bisitatzera zihoala...
ETXERAT (2022-III-25) COVID-19a hasi zenetik bi urte baino gehiago igaro dira, eta pandemia...