ETXERAT (2022-VI-24). Sindikatu guztiak salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira beste behin (CCOO ez da elkarretaratzean egoten baina ohar bat egin du publiko eskaera berdina eginez). Etxerat elkartetik agurtu egiten dugu sindikatuen konpromisoa.
"Izan bidea" ekimen sindikalaren ikasturte honetako azken konzentrazioa burutu da gaur Bilbon. Datorren irailaren 23an berriz ere Bilboko Plaza Eliptikoan izango dira sinsikatuak.
Carmen Gutierrezek (CNT) egin du euskarazko hitzartzea. "Argi daukagu dinamikarekin jarraitu behar dugula. Izan ere, nahiz eta urratsak eman diren, hurbilketei eta grau aldaketari dagokienez, oraindik urrun gaude gure aldarrikapenak lortzwerik; legeria rruntean jasotako espetxe-onurak eskuratzea; denak EHko kartzeletan egotea; gaixotasun larriak edo sendaezinak dituztenak espetxetik ateratzea; espetxetik ateratzen diren pertsonak lan-mundura itzultzea; eta zigorrak salbuespenez luzatzeko legeria berrikustea".
"Gaur egun, 183 presoetatik, 64k urrunduak jarraitzen dute Euskal Herrtitik kanpo" gehitu dute sindikatuek..