ETXERAT (2022-IV-8). Anjel Aldana eta Txetxu Urteaga euskal deportatuak hil zirela 6 eta 2 urte bete dira egunotan. Horren harira, berriro ere, gure elkartasun osoa bidali nahi diegu bai Anjel zein Txetxuren senidei, euskal deportatu politiko guztien senide eta lagunei ere zabaltzen dieguna
80. hamarkadaren bukaeran deportazioa ezarri zenetik, 70 pertsona izan dira deportatuak eta haietatik 12 hil dira Euskal Herritik urrun. Zoritxarrez oraindik 8 euskal deportatu politiko daude; Venezuelan Eugenio Barrutiabengoa Zabarte dago deportatua; Josu Abrisketa Korta, Jose Angel Urteaga Martínez eta Iñaki Rodríguez Muñoa Cuban; eta Tomas Linaza Etxebarria, José Antonio Olaizola Atxukarro, Emilio Martínez de Marigorta eta Flix Manzanos Martinez Cabo Verden.
Egoera latz hau deportatuen senideek ordaindu eta ordaintzen dute, urte luzeetan milaka kilometro egitera behartuta izan direlako harreman afektiboa mantentzeko, horrek dakarren neke fisiko eta psikologikoa, eta horrek suposatzen duen gastu ekonomiko izugarriarekin. Etxeratetik berriro ere errealitate anakroniko hau salatzen dugu eta Españako agintariei eskatzen diegu euskal deportatuak Euskal Herrira bueltatzea erraztu dezaten behingoz.