ETXERAT (2022-IV-3). 23 urte betetzen dira gaur, Mari Karmen Salbide Solatxi ugaoarra trafiko istripu batean hil zela. Logroñoko espetxean zegoen euskal preso baten lagunekin abiatu zela, kartzelatik bueltan, bidean, izan zuten ezbeherra eta Mar Carmen hil egin zen.
35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira, espetxeratzea saihesteko beren burua hil zuten beste bi pertsonez gain, salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz. Garrantzitsua da euskal gizartea errealitate horren garrantziaz jabetzea, eta ordezkari politikoek eta erakundeek aitortza eta erreparazioaren beharrari heldu behar diote.
Mari Carmen Salbide, gure bihotzetan.