ETXERAT (2022-VIII-1). Rennes-eko espetxean (795 km) preso dagoen Itziar Morenoren lagun batek auto-istripua pairatu zuen, Bilboko presoa bisitatzera zihoala. Istripua joan zen uztailaren 17an eta A83 autobidean gertatu zen, Sainte Hermine izeneko herritik gert
Bata bestearen atzetik joaten ziren eta bi kamioi aurreratzen saiatu zen ezkerraldetik, baina bapatean kamioi bat bestea aurreratzen hasi zen, argiak eman gabe, eta kamioiaren atzekaldearekin talka egin zuen Morenoren lagunaren kotxeak. Kotxea zirkuluetan hasi zen biraka errepide alboan geratu arte; kamioilariak alde egin zuen geratu gabe. Istripuaren ondorioz kotxeak erabateko hondamena jasan zuen eta, zorionez, Ikusita hankak eta besoak mugitzen zituela kotxetik atera zen presoaren gertukoa. Anbulantzia batek ospitalera eraman zuen presoaren laguna, radio-scanner bat egin zioten eta gau bat bat egin zuen ospitalean.
Euskal presoen senide eta gertukoen urteko lehenbiziko istripua izan da honako hau. Iaz, Soria, Leon, Villabona eta Logroñoko espetxeetara egindako joan-etorriko bidaietan gertatu ziren senideen istripuak. Gogoratu behar dugu, oraindik ere, hiru preso gelditzen direla frantziar Estatuko iparraldeko espetxeetan, 800 km-tik gorako distantziara (17 orotara Frantzian) eta beste 65 preso oraindik urrun daude Espainiako espetxeetan eta Euskal Herriko periferiako kartzeletan.
Salatu nahi dugu hainbat preso ez direla oraindik Euskal Herrian. Salbuespeneko espetxe politika mantentzen dute oraindik estatuek eta Rennesera egindako bidai honetan gertatutakoak agerian uzten du salbuespen politika horrek senideak eta gertukoak ere arriskuan jartzen jarraitzen duela. Sufrimendua ez da oraindik bukatu guretzako.
Ezin dugu beste hiru hamarkada itxaron blokeoak eta eskubideen urraketak gainditzeko. Ezin da euskal gizartea kondenatu bizikidetzaren eraikuntza mugarik gabe atzeratzera.
Salbuespen politika stop!
Etxean eta bizirik nahi ditugu!