ETXERAT (2022-VI-25) Jose Mari, Zierbenako semea eta bizilaguna, duela 24 urte hil zen, Lander semea bisitatzera zihoala. Oso denbora gutxi lehenago sartu zuten Basauriko espetxean Lander.

Jose Mari salbuespen espetxe politikaren  biktima izan da, eta horrek, hainbat hamarkadatan, zuzenean eta zeharka, 35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta/edo lagun hil ditu. Denbora horretan, gainera, bi pertsonek bere buruaz beste egin  zuten, espetxeratzea saihesteko..

Heriotza horiek guztiek badute zerbait komuna: guztietan, salbuespenezko neurri politikoen aplikazioa erabakigarria izan da. Guztietan izan da erabaki politiko bat, edo erantzukizunik eza, zuzenean edo zeharka, pertsona horiei eragin dien indarkeria eragin duena. Jose Mariren heriotza ere ekidin ziteken.

Batzuetan badirudi atzera egiten dugula aurrera egin beharrean. Bagenekien ez zela erraza izango, batzuek nahiago dutela kontakizun bakarra gailentzea, mendeku eta ukazio irizpideen araberakoa. Baina horren aurrean, lanean jarraituko dugu, urratsez urrats. Herri honen etorkizunaren alde.

Musu handi bat Jose Marirentzat, Landerrentzat eta gainerako familientzat, hurbilekoentzat eta lagunentzat. Muxu handi bana, gure bihotzean izango zarete betirako.


Etxean eta bizirik nahi ditugu!