Etxerat

Deportazioa eta Juanra Aranburu gogoan Ordizian

(2023-IX-24). Deportazioa eta Juanra Aranburu herritarra gogoan Ordizian "Egiari zor" erakundeak antolatu duen ekitaldian. "Goierriko Hitza"ren bideoa.

Etxeraten XX. Batzar Nazionala

(2023-VI-18). Sakabanaketa eta urruntzearen osteko garai berri honetan, bere XX. Batzar Nazionala ospatu du  Iurretan Etxerat Elkarteak. Aurrerantzean ere, senideei babesa eman behar dielako Etxeratek lanean jarraituko du.

Lasterbidean 2023 Amasa-Villabona

(2023-VI-6). Orain arte urratutako bidea txalotu dugu Amasa-Villabonan. Dispertsioaren amaierak sortzen duen poza ospatu eta preso guztiak etxean izan arte lanean jarraitzeko konpromisoan berretsi dira.

Dispertsioa bukatu da, orain etxera!

(2023-IV-27). Euskal presoen ehunka senitarteko eta hurbileko elkartu ziren 2023ko apirilaren 23an, Bilbon, dispertsioa eta urrunketa amaitu direla esateko. Orain, etxera!

Memoriaren aldeko ekitaldia

(2023-IV-4). Dispertsioak eragindako biktimen aitortzaren alde eta memoria anitza eraikitzeko ekitaldia. Garrantzitsua da dispertsioaren biktimak modu ofizialean ere aintzat hartzea eta haien pairamena erreparatzea

Oiartzungo Bertso Saioa 2023

(2023-I-30). Urtarrilaren 8an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izan ziren, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Amaia Agirre gaijartzailea.

Hau izango da ikur berria, EHko balkoietan egongo dena

(2023-I-25). Etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen-neurriei amaiera emateko irudi berria daukagu, denon artean bazter guztietara zabaldu nahi dugun ikurra.

Sara Fernandez gogoan izan dute bere heriotzaren 19. urtemugan

(2022-XI-29). 2003ko azaroaren 29an, Valdemoro espetxera lagun bat bisitatzera joaten zenean kotxe istripuz hil zen Iruñeko Alde Zaharreko bizilaguna.

Urriak 8 / Donostiako mobilizazio eta jaialdia #EtxeraBideaGertu

(2022-X-27). Sarek deituta, Milaka pertsona batu ginen #EtxeraBideaGertu lelopean Illunben, Donostian, 3.127.326km osatuz.

#ABANTE manifestazioarekin bat eginez

(2022-XI-29) #ABANTE @EHBildu k azaroaren 12an Bilbon deituriko manifestazioaren harira, euskal presoen senideen ordezkaritza batek agerraldia eskeini du gaur, EH Bilduko bozeramailea den Unai Urruzunorekin batera.

“Nueva Revolución" Etxerat elkartearekin hitz egin du

(2022-X-6) "Nueva Revolución" digitalak Xochitl Karasatorre eta Gorka García, Etxerat elkarteko kideak, elkarrizketatu ditu. Euskal preso, erbesteratu eta deportatu politiko eta haien senide eta gertukoen egoera ezagutzea izan da helburua.

2.000 gora lagun mobilizatu dira Euskal Herriko 15 hondartzetan

(2022-VIII-7) 2.200 lagun inguru mobilizatu dira gaur, Etxerat elkarteak deituta, Euskal Herriko 15 hondartzetan espetxe salbuespen politika bukatzearen alde. Bideo hau Laida hondartzan grabatu da.

EAEko sindikato guztiak salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira

(2022-VI-24) Izan bidea ekimen sindikalaren ikasturte honetako azken konzentrazioa burutu da Bilbon. Salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira sindikatuak beste behin.

Lasterbidean Kanpezun

(2022-V-28) Lasterbidean elkartasun lasterketa nazionala gauzatu da gaur Kanpezun. Lasterketa luzearen hasira duzue hau.

XIX. Batzar Nazionala (bertsio laburra)

(2022-V-30). Durango, 2022ko maiatzaren 15a. Etxerat Elkartearen XIX. Batzar Nazionala (bertsio laburra) 

#SalbuespenPolitikaStop

(2021-XI-2) Gaixotasun larriak dituzten 19 euskal preso aske utzi behar dituzte. Mila Iradi, Ibon Fernandez Iradi preso lasartearraren ama. Ibonek 49 urte ditu eta 18 urte daramatza kartzelan. Esklerosi anizkoitza du.

Iñaki eta Asier gogoan 20 urte geroago

(2021-IX-13) Irailaren 8an hogei urte bete dira dispertsio politikak Iñaki Saez eta Asier Herizen bizitzak ebatsi zituenetik. Plaentxia.eus ek Soraluzen egindako oroimenezko ekitaldiaren bideoa duzue hau.

Hurrengo helmuga, etxea!

(2021-VII-1) Hustu egiten dira euskal presoz Andaluziako espetxeak. Etzozi Elgezabal, Darocako espetxean preso dagoen Manex Castroren bikotearen lekukotza.

Kinkea, argitasuna opari

(2021-II-22) Joxe Lacalle argazkilaria eta Patxi Berrogi senidearen arteko elkarrizketa. Lacalle berak egindako Kinkea 2021ko promozioetarako artelanak erakutsi dizkio Patxiri.

Urrun daudenengatik, topa!

(2020-XI-30) Etxerat Elkarteak eta euskal mahastizainen ardo ekologikoak bat egin dugu 2020ko gabonetan elkartasuna etxeetara helarazteko. Sei ardo botilez osatutako kutxak eskuragarri jarriko dira datozen 15 egunetan.