audiencia.jpg

ETXERAT (2022-IV-28). Euskal presoei gainerakoei baino baldintza zorrotzagoak eskatzen zaizkie. Espetxeetako ibilbide juridikoan ematen duten edozein urrats geldiarazi egiten duten lekuz kanpoko baldintzek, garai berriari ez dagozkionak. Errealitate hori errepikakorra da, eta Euskal Herrian bizirik dirauen errealitate gogorra islatzen du, bizikidetza eraikitzea zailtzen duena, eta honek egiaztatzen du Espainiako Estatuak ez duela borondate politikorik euskal presoei politika normalizatua aplikatzeko.

Juristek, abokatuek eta gizarte-eragileek salatu dute azken asteetan. Auzitegi Nazionalak eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak tratamendu-batzordeek, presoa hobekien ezagutzen dutelarik, proposatzen dituzten irteera-baimenak eta hirugarren graduak oztopatzen jarraitzen dute.

Izan ere, aplikatzen zaien espetxe-politikaren norabideak auzitegien eta salbuespen-legeen menpe jarraitzen du. Errezeta zaharrak, biktimen zenbait elkartek eta sektore politiko ultraeskuindarrek, Espainian errotuta daudenak, mendeku gisa salbuespenezkotasuna eta zigorra betikotzeko egiten duten presioarekin bat etorriz.

Honezkero, Euskal Herritik kanpo dauden espetxeetan dauden 85 pertsonak euskal kartzeletan egon beharko lukete. Espetxe-legeria arrunta aplikatuko balitzaie, euskal preso gehienek askatasuna ezagutu beharko lukete, modu batean edo bestean. Hor dugu, adibidez, Joseba Arregiren kasu paradigmatikoa. 75 urte, multipatologiak dituelarik eta 30 urte espetxean daramatzala, oñatiarrak Espainiako zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2019an, ez zaizkio zenbatu Frantziako zigorraren 10 urteak, eta, orain, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Martuteneko espetxeak emandako hirugarren graduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du.

Euskal gizartera itzultzeko denbora kentzen ari zaizkie beraiei, haien senideei eta ingurukoei. Dagokien denbora. Euskal presoei onurak aplikatzen dizkietela diotenak gezurretan ari dira. Eskubideez ari gara, Anjel Aldana eta Txetxu Urteaga euskal deportatuei uko egin zieten eskubide berberez, duela 6 eta 2 urte hil zirenak etxera itzuli gabe. 33 erbesteratuen itzuleraz ari gara; Nekane Txapartegik bezala, etorkizuneko euskal gizartea eraikitzen laguntzeko eskubidea du.

Garrantzitsua da, erabakigarria, mobilizatzen jarraitzea, euskal errepresaliatuek pairatzen dituzten eskubideen urraketak salatzen jarraitzea, ahal dugun esparru guztietan. Data garrantzitsuak hurbiltzen ari dira kalera irteten jarraitzeko eta blokeoarekin amaitzea lortzeko.

Izan bidea!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!