ETXERAT (2022-VI-11). Baionan izan gara gaur, hainbat herritarrekin batera, Ion Kepa eta Unai Parot eta Jakes Esnal euskal presoen askatasuna eskatzeko. Bakearen Artisauak eta Bake Bidean elkarteek manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute eta Giza Eskubideen Ligaren babesa ere izan du «Le temps presse! Jon, Jakes, Unai gurekin!» lelopeko mobilizazio honek.
"Ion Parot Eta Jakes Esnalen askatasuna posible egiten ez badute, Ipar Euskal Herri osoaren blokeoa antolatuko dugu uda honetarako", esan dute antolatzaileek bukaerako hitzartzean. Hurrengo geltokia, etxea!