ETXERAT (2022-V-2).Apirilaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren graduan sailkatu zituen Hernaniko Gorka Loran Lafourcade eta Galdakaoko Jon Crespo Ortega presoak.
Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, bestalde, Juan Karlos Herrador Pouso donostiarrarentzat hirugarren gradua eman zuen apirilaren 26an.
Bestalde, joan den ostiralean hiru lekualdaketa eta hurbilketa berri bat baieztatu ziren:
Garikoitz Arruarte Santa Cruz Hernaniko preso politikoa Iruñeko espetxetik Martutenera lekualdatu dute.
Juan Luis Agirre Lete, preso donostiarra, Soriako espetxetik (260 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.
Jon Gonzalez Gonzalez santurtziarra Iruñeko espetxetik Zaballako espetxera eraman dute.
Errenteriako preso politikoa den Xabier Goienetxea Iragorri Mont de Marsaneko espetxetik (260 km) Lannemezaneko (330 km) espetxera lekualdatu dute.
Bestalde, apirilaren 16an itzuli zen Iruñera Lazaro Galarza Larrayoz euskal erbesteratua.