ETXERAT (2022-VII-18) Iñigo Gutierrez Carrillo preso algortarra aske geratu da. Zaballako espetxetik atera berri da 14 urteko zigorra bete ondoren.
Joan zen abenduan, Aranjuezeko espetxeko tratamendu batzordeak, aho batez, baldintzapeko askatasuna eman ondoren, espainiar Auzitegi Nazionalak agindu zuen Iñigo berriro espetxeratzea. Zigorra bere osotasunean beteta atera da oraingoan. Ongi etorri Iñigo! Bat gutxiago!
Bestetik, Idoia Martinez Garcia eta Xabier Agirre Ibañezek behin betiko askatasunean geratu dira egunotan. Arrigorriagako preso politikoak 2021ko abuztuan lortu zuen baldintzapeko askatasuna. 24 urte eman ditu espetxean. Gasteizkoak joan zen 2021ko urrian lortu zuen baldintzapeko askatasuna eta 6 urteko zigorra bete du. ¡Ongietorriak biak! ¡Bi gutxiago!