OSTOLAZA.jpg

ETXERAT (2022-IV-7). Onintza Ostolaza abokatuari Euskadi Irratiko "Egunon Euskadi"n irratsaioan eginiko elkarrizketa. Hemen dituzue elkarrizketaren pasarteren bat.

"168 euskal preso baimenekin kalera ateratzen egon beharko lukete lege arrunta aplikatuz gero, baina 22 baino ez dira ateratzen ari. Presoek adierazpen bat egitea jartzen da baldintza bezala baimenak lortzeko, baina ez litzake izan beharko bide bakarra, hori ere frogatu daiteke espetxeko txostenekin, bertako funtzionario eta arduradunek egiten dituzten informekin demostra daiteke presoaren jarrera. Baina gainera, baldintza hori, adierazpena egitearena, legeak ez du eskatzen irteera baimenetarako. Ez da jasotzen. Baldintza hori eskatzen da soilik 3. gradua lortzeko.

Madrilgo espetxe zaintzako epaile konkretu baten aldetik datoz oztopoak, nahiz eta presoak espetxeetako tratamendu-batzordeek onartutako baimen txostena eduki. Espetxeko batzordeek eta teknikoek dakite benetan preso batek ze hausnarketa mailara iritsi den, ze eboluzioa izan duen, eta ez hitz batzuk edo besteak, paperean jarrita, Madrilgo epaile batek baliatzea.

Beste presoen aldean, baldintza zorrotzagoak eskatzen zaizkie euskal presoei, lekuz kanpo dagoen lege bat aplikatzen zaie, 7/2003 lege organikoa, alegia, lekuz kanpo dauden baldintzak eta oso modu hertsian eskatzen zaizkie.

3. graduan egoteko kondenaren erdia beteta izan behar da eta egoera horretan daude 132 preso. Soilik 14 daude 3. graduan. Eta baldintzapeko askatasuna lortzeko, zigorraren hiru laurdenak beteak izan behar dituzte presoek; 51 preso daude egoera horretan baina soilik 6k lortu dute. Honen arrazoia, berriro ere, exijentzia gehigarri horretan dago zeren beste balldintza guztiak, bai portaera egokia izateari dagokiona, bai espetxeko bizimoduan parte hartzeari dagokionez eta abar, txosten onak dituzte euskal presoek.

Euskal Herriko espetxeetara ekarri izana onurak bezala kontsideratu dira, eta berez, legedia betetzea besterik ez da. Hau dena legeri penitentziarioan jasotako eskubideak dira".

Elkarrizketa lotura honetan ikus dezakezu, 45:40 minututik 1:00:30 ra