Etxerat

Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero hurbildu dituzte

ETXERAT (2023-IV-24). Hauek dira egunotan EAEko espetxeetara izandako euskal presoen hurbilketak:

Gorka Vidal baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-IV-19). Gorka Vidal Alvaro, Zaratamoko presoa, baldintzapeko askatasunean geratu da, 19 urte urteko espetxealdiaren ostean. Ongi etorri Gorka! Bat gutxiago!

 

gaurkoa.jpeg

Bigarren aldiz bueltatu da Joseba Arregi espetxera gradu erregresioaren eraginez

ETXERAT (2023-IV-18). Joseba Arregi oñatiarra Martuteneko espetxera itzuli behar izan da gaur. Auzitegiko Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin duelako, etete-ondorioekin, joan den astean Arregi hirugarren graduan sailkatzeko Justizia Sailak hartutako erabakiaren aurka fiskaltzak jarritako errekurtsoa.

kinkea 2023 udaberria.jpg

Euskal preso eta senideekiko elkartasunak hainbat sari utzi ditu Durangaldean

ETXERAT (2023-IV-12). #Kinkea 2023ko lehenbiziko promozioari zegokion zozketaren sari nagusia 9.495 zenbakiarentzat izan da. Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Kanpotik” artelanarekin batera, Abadiñon saldu da. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko promozioetan parte hartzen duzuen guztioi!

tino.jpg

Faustino Marcos donostiarra aske geratu da 13 urteko espetxealdiaren ostean

ETXERAT (2023-IV-8). Faustino Marcos preso donostiarra aske geratu da 13 urteko zigorra bete ondoren. 

Jon Crespo baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-IV-5). Jon Crespo Ortega preso galdakoztarraren baldintzapeko askatasuna irmoa da dagoeneko. 20 urte eta erdiko espetxealdia bete du Crespok.

panelak.jpg

Mari Karmen Salbideren heriotzatik 24 urte

ETXERAT (2023-IV-3). Mari Karmen Salbide Solatxi ugaoarra dispertsioak eragindako trafiko istripu batean hil zen duela 24 urte. Logroñoko espetxean zegoen euskal preso baten lagunekin abiatu zela, kartzelatik bueltan, gertatu zen ezbeharra.

donostia gaur.jpg

Azken ostiraleko irakurketa (martxoa)

ETXERAT (2023-III-31). 35 urte eta gero amaitu da izugarrizko sufrimendua eragin duen aro latza. Bukatu da euskal presoen sakabanaketa eta urrunketa. Azkenean lortu dugu, iritsi da euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko egin den lan nekaezinaren emaitza.

Oier Urrutia aske, kondena osoa bete ondoren

ETXERAT (2023-III-29). Oier Urrutia preso gasteiztarra aske geratu da bere zigor osoa bete ostean. 

Aitor Herrera baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-III-28). Aitor Herrera Vieites preso santurtziarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 19 urte eta erdi urteko espetxealdiaren ostean..

Iñaki Garces baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-III-28). Iñaki Garces Beitia preso otxandioarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 25 urteko espetxealdiaren ostean.

Gorka Lupiañez baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-III-22). Gorka Lupiañez preso elorrioarraren baldintzapeko askatasuna irmoa da dagoeneko.

 

kanpotik.png

Kinkearen udaberriko promozioari dagokion sari nagusia 9495 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2023-III-21). Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Kanpotik” artelanarekin, Abadiñon saldu da 9495 zenbaki sariduna. Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 saris; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

armendariz.jpeg

Iñaki Armendariz aske geratu da

ETXERAT (2023-III-20). Iñaki Armendariz Izagirre preso arrotxapearra aske geratu da. Zaballako espetxetik atera berri da 25 urteko zigorra bete ostean. Ongi etorri Iñaki! Bat gutxiago! 

blanco.jpg

Zigor Blanco aske geratu da

ETXERAT (2023-III-18). Zigor Blanco Santisteban preso trapagarandarra aske geratu da. Basauritik atera da 20 urteko espetxealdia bete ondoren. Ongi etorri Zigor! Bat gutxiago!

gurtubai.jpg

Sebas Gurtubai aske geratu da

ETXERAT (2023-III-18). Sebas Gurtubai Sánchez preso bilbotarra aske geratu da. Darocako espetxetik atera da 20 urteko espetxealdiaren ostean. Ongi etorri Sebas! Bat gutxiago!

oztoporik ez.jpg

Atristain eta Inziarte espetxera, Espetxe Zaintzak fiskalaren eskaera onartu ostean

ETXERAT (2023-III-13). Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli dira gaur. Auzitegiko Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin du, etete-ondorioekin, martxoaren 2an hirugarren graduan sailkatzeko Justizia Sailak hartutako erabakiaren aurka fiskaltzak jarritako errekurtsoa.

Barreras, San Pedro, Resina eta San Sebastian iritsi dira; Mariñelarena lekualdatuta

ETXERAT (2023-III-3). Hauek aste honetan izandako hurbilketak:

Izaskun Lesaka aske kondena osoa bete ondoren

ETXERAT (2023-II-28). Izaskun Lesaka Argüelles preso politiko burlatarra aske geratu da kondena osoa bete ondoren.

Juan Carlos Subijana gasteiztarraren hirugarren gradua baliogabetu de AN-k

ETXERAT (2023-II-28). Juan Carlos Subijana Izquierdo preso gasteiztarra Basauriko espetxera espetxera bueltatu behar izan da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzuli ondoren. 

txintxarri.jpg

Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren omenez Teresategin; aitortza eta erreparazioa

ETXERAT (2023-II-27). 20 urte beteko dira bihar Argi Iturralde Ormaetxea eta Iñaki Balerdi Iturralde lasartearrak, Juan Carlos Balerdi preso ohiaren ama eta anaia, trafiko istripu batean hil zirela Albaceten, Almeriako espetxera bidean. Argazkia: Txintxarri

 

donostia.jpg

Gure esku dago hurrengo udaberrian lanean jarraitzea (azken ostiraleko irakurketa)

ETXERAT (2022-II-25). Euskal presoen urruntzearen eta sakabanaketaren behin betiko amaieraren atarian gaude, 35 urte luzeren ondoren Espainiako espetxeak itxi direla iragarriko duen berri horren zain.

Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

ETXERAT (2023-II-22). Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra, biak iheslari ohiak, Euskal Herrira itzuli dira. 

Ainhoa Barbarin espetxera bueltatu da hirugarren gradua baliogabetu ostean

ETXERAT (2023-II-22). Ainhoa Barbarin Iurrebaso preso urretxuarra Martuteneko espetxera bueltatu da, Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzuli ondoren. 

Francisco José Ramada baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-II-17). Francisco José Ramada Estevez presoa baldintzapeko askatasunean geratu da.

Murtziako epaitegi batean lekuko gisa deklaratzeko lekualdatu dute Ainhoa Garcia

ETXERAT (2023-II-17). Ainhoa Garcia Montero preso hernaniarra Zaballako espetxetik Alcalako espetxera lekualdatu dute aste honetan, datorren martxoaren 2an, Murtziako epaitegi batean lekuko gisa deklaratu beharko duelako. 

Juan Carlos Herrador baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-II-15). Juan Carlos Herrador Pouso preso donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da

ruben.jpg

Otxandiotik Motxotegira Ruben Garateren oroimenez

ETXERAT (2023-II-12). Ruben Garate gogoan, hainbat lagunek hartu dute parte Motxotegirako irteeran, Otxandioko plazatik abiatuta.

 

 

Asier Karrera preso etxarriarraren hirugarren gradua baliogabetu du AN-k

EXERAT (2023-II-10). Asier Karrera Arenzana Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzuli eta espetxera bueltatzea agindu ondoren.

 

WhatsApp Image 2023-02-07 at 17.11.10.jpeg

Ruben Garate otxandioarra gogoan dugu bere heriotzaren XXIII. urtemugan

ETXERAT (2023-II-9). Ruben Garate gogoan dugu. Otxandioko bizilaguna duela 23 urte hil zen, salbuespeneko espetxe-politikaren ondorioz, errepidean, Alcalá-Meco espetxean lagun bat bisitatu ondoren.

Eskumuterreko telematikorik gabe, baldintzapeko askatasunean da Mikel Barrios

ETXERAT (2023-II-8). Mikel Barrios Santamaria preso iruindarra baldintzapeko askatasunean geratu da, eskumuturreko telematikoa kenduta. Ongi etorri Mikel! Bat gutxiago!

 

Jesus Mari Gomez baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-II-1). Jesus Mari Gomez Ezkerro preso iruindarra baldintzapeko askatasunean geratu da.

kinkea11.jpeg

Maitane Azurmendiren artelanekin osatuko ditugu aurtengo Kinkea promozioak

ETXERAT (2023-I-31). Kinkea promozio berrietarako artelanen aurkezpena egin dugu Bilboko La Bolsan. Etxerat elkartearen jarduera finantzatzeko laguntza lortzen dugu Kinkea promozioen bitartez. 2023ko promoziotarako artelanak, Maitane Azurmendi marrazkigileak eginikoak dira. 

Bergara.jpeg

"Etxera bidea gertu" mezua egia bihurtzen hasteko unea da (azken ostiraleko irakurketa)

ETXERAT (2023-I-28). Urtarrileko azken ostiralean hainbat mobilizazio burutu dira herri eta hirieta eta mezu hau zabaldu genuen Sarek eta Etxerat-ek; azken urteotan bezala Euskal Herritik lanean jarraitu behar dugu aro honetan ere, etxerako bidea legeak dioenaren arabera gauza dadin. Eta aro berri honetan ez dugu maparik behar. Geziek erakutsi diguten bideari jarraikiz, Etxera Bidea Gertu mezua egia bihurtzen hasteko unea da.

Espetxera bueltatu da Asier Rodriguez preso santurtziarra

ETXERAT (2023-I-25). Basauriko espetxera bueltatu behar izan du Asier Rodriguez Lopez preso santurtziarrak,  Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso bizkaitarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren. 

moreno.jpeg

Itizar Moreno preso bilbotarra behin-behineko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-I-13). Itziar Moreno Martinez preso bilbotarra behin-behineko askatasunean geratu da ia 12 urte espetxean egon ondoren. Ongi etorri Itziar! Bat gutxiago! 

Etxeberria, Garcia, Krutxaga eta Elejalde Zaballara iritsi dira

ETXERAT (2023-I-13). Mansillako espetxean ez dago jada euskal presorik. Bertan ziren laurak Zaballako espetxera iritsi dira dogoeneko. 

dioni.jpg

Dioni Orbe: Zalantzek eragindako sufrimendua

ETXERAT (2023-I-9). Berriako Iosu Alberdi kazetariak Dioni Orbe elkarrizketatu du. Dioni Zigor Orberen aita da. Hirugarren graduan dago uztailetik Basauriko presoa. Haren gurasoak, baina, kezkatuta daude, espetxera itzultzeko aukera mahai gainean baitago. Fiskalak gradu aldaketaren kontra egin zuen, eta ebazpenaren zain daude.

nekane ona.jpg

Nekane Basauri: Auzitegiak eten die «denbora mugagabea»

ETXERAT (2023-I-9). Berriako Iosu Alberdi kazetariak Joseba Arregi presoaren bikotekidea den Nekane Basauri elkarrizketatu du Donostian. Joseba Arregi da espetxeratuta dagoen euskal presorik zaharrena: 76 urte ditu, eta horietatik 30 egin ditu kartzelan. 

bizkaia irratikoa.jpg

Bizkaia Irratian elkarrizketa Sare eta Etxerateko kideekin

ETXERAT (2023-I-6). Sareko Bego Atxagaz batera, senide eta Etxerat alkarteko kide diran Etzozi Elgezabal eta Jose Morales alkarrizketatu dituzte Bizkaia Irratiko "Goizeko Izarretan" saioan. Hona hemen esandakoa.

iruñea.jpg

3.000 pertsona inguru urteko azken ostiralean

ETXERAT (2022-XII-31). 3.000 lagun inguru mobilizatu ziren atzo Euskal Herri osoan Sarek eta Etxeratek deituriko urteko azken ostiraleko mobilizazioetan. 47 herri eta hirietan egindako mobilizazioen berri jaso dugu. Beste hainbat herrietan elkarrateratzeak izan dira, baina ez dugu haien informaziorik jaso.

nati.jpg

15 urte geroago Natividad Junco gogoan

ETXERAT (2022-XII-27) Hamabost urte bete dira Natividad Junco hil zenetik. Bere alabaren mutil-laguna ikustera zihoala, Terueleko espetxera, kotxe istripu baten ondorioz hil zen Natividad.

Salbuespenari eusteko Gorenaren epaiaren gainetik etxeratzeko bidean jarraituko dugu

ETXERAT (2022-XII-24). Espaniako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren arabera, aurrerantzean hirugarren graduen aurkako elegite fiskala aurkezte hutsak eragotzi egingo du presoak kalean egotea, errekurtsoa ebatzi bitartean. Bi preso sozialen kasuei erantzungo lieke epaiak baina, gure iritziz, epai hori Espainiako justiziak espetxe-salbuespenari eusteko egindako beste buelta bat da.

Asier Bengoa aske, kondena osoa bete ondoren

ETXERAT (2022-XII-23). Asier Bengoa Lopez de Armentia preso politiko gasteiztarra aske geratu da kondena osoa bete ondoren. 

gaur.jpg

Santomasean ere etxean nahi ditugulako

ETXERAT (2022-XII-21). Preso, exiliatu eta deportatuen etxeratzea eskatzeko gauzatu dugu elkarretaratze hau gaur Bilbon Sarek eta Etxeratek deituta, Santo Tomas egun honetan ere etxean nahi ditugulako, eskubide osoa dutelako etxera bueltatzeko. Lege arrunta aplikatuz gero euskal preso asko etxean egon beharko lirateke. 

itzulera.png

Kinkearen neguko promozioari dagokion sari nagusia 9501 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2022-XII-21). 2022. urteko laugarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 9501 zenbakiarentzat da. Bilbon saldu da zenbaki sariduna.