ETXERAT (2023-IV-5). Jon Crespo Ortega preso galdakoztarraren baldintzapeko askatasuna irmoa da dagoeneko. 20 urte eta erdiko espetxealdia bete du Crespok.
2021ko urtarrilan Murtziako espetxetik (820 km), El Dueso espetxera (190 km) lekualdatu zuten Crespo, eta hirugarren graduan sailkatu zuten ondoren. Handik urte batera, Auzitegi Nazionalak baliogabetu zuen bere hirugarren gradua eta, ondoren, berriz, ere, Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zion. Ongi etorri Jon! Bat gutxiago!