ETXERAT (2023-I-13). Itziar Moreno Martinez preso bilbotarra behin-behineko askatasunean geratu da ia 12 urte espetxean egon ondoren. Ongi etorri Itziar! Bat gutxiago!
Frantziako zigorra bete ostean -azken zatia Alcalan eta Zaballan bete du, bi auzi ditu ebazteke Auzitegi Nazionalean.
Joan zen abuztuan lekualdatu zuten Itziar, Renneseko espetxetik (795 km), espainaratu ondoren, Alcalako espetxera (445 km). Geroago, 2022ko urrian, Alcalatik Zaballako espetxera hurbildu zuten.