ETXERAT (2023-IV-19). Gorka Vidal Alvaro, Zaratamoko presoa, baldintzapeko askatasunean geratu da, 19 urte urteko espetxealdiaren ostean. Ongi etorri Gorka! Bat gutxiago!

 

Gorka Vidalek 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Hirugarren gradua lehenbizi lortu zuenean, fiskaltzak hirugarren gradua errekurritu zuen, baina Espetxe Zaintzako epaileak hirugarren gradua mantentzearen aldeko autoa eman zuen. Ondoren, 2022ko azaroan, AN-ko fiskaltzak berriz ere errekurritu zuen preso bizkaitarraren hirugarren gradua, eta, beraz, auzia AN-ko lehen atalera pasatu zen.