ETXERAT (2022-XII-21). 2022. urteko laugarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 9501 zenbakiarentzat da. Bilbon saldu da zenbaki sariduna.

Arantza Eziolaza irudigileak egindako "Itzulera” artelanarekin, Bilbon saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 saris; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar. Hemen dituzue baita ere http://kinkea.eus/sariak

2022. urtean lau promozio egin ditu Etxerat Elkarteak, eta kinkea promozio bakoitzeko 20.000 artelan saldu dira. 25€ren truke ilustrazioa jaso duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jaso du. Zozketak notarioaren aurrean, aplikazio informatiko baten bitartez gauzatzen dira.