ETXERAT (2023-II-28). Juan Carlos Subijana Izquierdo preso gasteiztarra Basauriko espetxera espetxera bueltatu behar izan da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzuli ondoren.
Juan Carlos Subijana ia 19 urte daramatza preso.
Gure ezinegona adierazi nahi dugu, izan ere, oraingoan, Juan Carlos Subijanaren eskubideak urratuak izan direlako. Bada garaia, behingoz, euskal preso politikoei legedi arrunta aplikatzeko eta etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen joateko. Iragarriko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu.