ETXERAT (2022-XII-27) Hamabost urte bete dira Natividad Junco hil zenetik. Bere alabaren mutil-laguna ikustera zihoala, Terueleko espetxera, kotxe istripu baten ondorioz hil zen Natividad.

Natividad Juncok, dispertsioaren beste 15 hildako biktimek bezala, aitortza merezi du hau berriro gerta ez dadin. Aitortza eta erreparazioa!

Etxeratek defendatzen du salbuespeneko egoerak eragindako sufrimenduak eta heriotzek ere, lekua izan behar dutela memoriaren mapan. 35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira, espetxeratzea saihesteko beren burua hil zuten beste bi pertsonez gain, salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz.