ETXERAT (2022-XII-21). Preso, exiliatu eta deportatuen etxeratzea eskatzeko gauzatu dugu elkarretaratze hau gaur Bilbon Sarek eta Etxeratek deituta, Santo Tomas egun honetan ere etxean nahi ditugulako, eskubide osoa dutelako etxera bueltatzeko. Lege arrunta aplikatuz gero euskal preso asko etxean egon beharko lirateke.
Mobilizazioa, jendarte, eragile sozial eta politiko eta euskal instituzioen konpromisoa eta lana. Une honetan, Espainiako espetxeetan euskal preso gutxi batzuk baino ez direla gelditzen, salbuespeneko espetxe politika bere horretan mantentzen dute, eta salbuespenarekin bukatzeko ezinbesteko formula dugu aipatutakoa. Aurrera begira, salbuespenarekin behin betirako amaitzeko bidean, gradu-aurrerapenak desblokeatzea ezinbestekoa da.
Preso, exiliatu eta deportatuen etxeratzea eskatzeko gauzatu dugu elkarretaratze hau gaur eta hemen, Santo Tomas egun honetan ere etxean nahi ditugulako, eskubide osoa dutelako etxera bueltatzeko. Lege arrunta aplikatuz gero euskal preso asko etxean egon beharko lirateke.
Preso bakoitzaren inguruabarrak eta bilakaera hobekien ezagutzen dituztenak espetxeetako tratamendu-batzordeak dira, baina haien irizpidea gailentzea eragozten du Auzitegi Nazionalak. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren erabaki juridiko ondo arrazoituak betatzen ditu eta euskal presoei buruzko erabakiak epaitegi natural hurbilenak hartzeko irizpidea mespretxatzen du.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren geldiarazteko ahaleginarekin bukatu beharra dago.
Salbuespenezko espetxe politikarekin behingoz bukatzeko, esan bezala, mobilizatzea baino ez zaigu gelditzen. Santo Tomas eguna ospatzera gaur Bilbora etorri direnei eta oro har jendarte bizkaitarrari gonbidapena luzatzen diegu, gabonetan izango diren ekimenetan parte hartzeko, eta baita ere datorren abenduaren 31an 12:00etan Basauriko espetxetik abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko. Eta urtarrilaren 7an, denok Bilbora! Urtarrilaren lehenego larunbatean Bilboko kaleak beteko ditugu. Duintasuna, bizikidetza lortzeko itxaropena eta euskal presoei zein haien familiei eragiten dieten giza eskubideen errespetuaren exijentzia eramango dugu ozen kalera!
Etxera!
Etxerabideangertu!