ETXERAT (2023-I-9). Berriako Iosu Alberdi kazetariak Joseba Arregi presoaren bikotekidea den Nekane Basauri elkarrizketatu du Donostian. Joseba Arregi da espetxeratuta dagoen euskal presorik zaharrena: 76 urte ditu, eta horietatik 30 egin ditu kartzelan.
2022. urtea, ordea, berezia izan zen harentzat. Kartzelako lur laua atzean utzi, eta mendian gora eta behera aritzeko aukera izan du, haren bikotekide Nekane Basaurik (Bergara, Gipuzkoa, 1944) azaldu duenez: «Oso polita eta zoriontsua izan da». Hori guztia, ordea, azaroaren 21ean amaitu zen. Fiskaltzaren helegiteari men eginda, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak gradu erregresioaren alde egin zuen. Ondorioz, Arregi Martutenera (Gipuzkoa) itzuli zen.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera hemen duzue https://www.berria.eus/paperekoa/1989/008/001/2023-01-08/nekane-basauri-auzitegiak-eten-die-denbora-mugagabea.htm?fbclid=IwAR06cVGtE_Q3P-_7sf7NiZ4O2PmMDUr3_Z4nSG-uTpknu--MCiPtaugUj60