ETXERAT (2023-IV-24). Hauek dira egunotan EAEko espetxeetara izandako euskal presoen hurbilketak:
Irantzu Gallastegi Sodupe preso berangoarra Estremerako espetxetik (450 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.
Orioko presoa den Gregorio Eskudero Balerdi Dueñaseko espetxetik (310 km) Martutenera ekarri dute.