Etxerat

Lierni Armendariz baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-XI-15). Lierni Armendariz González de Langarika preso politiko gohierritarra baldintzapeko askatasunean geratu da. Martuteneko espetxetik atera da 22 urteko zigorra bete ostean.

goi.jpeg

Xabier Goienetxea baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-XI-13). Xabier Goienetxea Iragorri preso politiko errenderiarra baldintzapeko askatasunean geratu da bere zigorra bete ostean. Lannemezaneko espetxetik atera da.

memoria.jpg

Senideen sufrimenduaren memoria ekarri nahi dugu gogora

ETXERAT (2023-XI-10). Sakabanaketaren ondorioz Espainia eta Frantziako espetxeetara egindako bidaietan hil ziren 16 euskal presoen senideei eta hurbilekoei dagokien memoria kolektiboaren zatia ekarri dugu Gasteizko plaza honetara.

sara.png

Sara Fernandez hilketaren urteurrenean ekitaldia egingo dute

ETXERAT (2023-XI-7). Sara Gogoan auzo plataformak eta Iruñeko hainbat kultur eta gizarte eragilek benetako urratsak ematera dei egin dute, modu ofizialean aitortuak izan daitezen, bai Sara Fernandez eta bai haren moduan sakabanaketaren eraginez hildako gainontzeko 15 biktimak.

Jaione Jauregi aske geratu da

ETXERAT (2023-XI-2). Jaione Jauregi Espina preso politiko lezoarra aske geratu da. Alcalá-Mecoko espetxetik atera berri da. Belgikatik espainaratu zuten eta geroztik preso prebentiboa izan da azken hiru urte hauetan

gernika.jpg

Urriko azken ostirala

ETXERAT (2023-X-27). Gernikan aurkeztu berri dugu Konponbiderako Giltzak izeneko manifestua eta orain Euskal Herriko herri eta auzoetara egin du salto bertan aurkezturiko dokumentu eta bideoak. 

Mikel San Argimiro baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-X-26). Mikel San Argimiro Isasa preso donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren (EZEZ) auto baten bitartez, 22 urte eta erdiko espetxe zigorra bete ostean.

 

 

 

Mikel Barrios aske geratu da zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-X-20). Mikel Barrios Santamaria preso politiko arrosadiarra aske geratu da bere zigor osoa bete ostean. Joan zen otsailetik baldintzapeko askatasunean zegoen. Duela sei urte atxilotu zuten Mikel Alemanian. Ongietorri Mikel!

azurmendi.jpeg

Mikel Azurmendi aske atera da, zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-X-20). Mikel Azurmendi Peñagarikano preso politika beasaindarra aske geratu da 25 urte eta erdiko zigor osoa bete ostean. Martuteneko espetxetik atera berri da. Ongietorri Mikel!

Jakes Esnal baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-X-18). Jakes Esnal preso politiko lohizundarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 33 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Datozen 10 urtetan oraindik kontrol neurri zorrotzak bete beharko ditu. 

parot.jpeg

Ion Kepa Parot baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-X-17). Ion Kepa Parot preso politiko baionarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 33 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Oraindik neurri zorrotzak bete beharko ditu datozen 10 urteetan. 

Asier Oiarzabal Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

ETXERAT (2023-X-10). Asier Oiarzabal Txapartegi preso politiko andoaindarra, Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. 

donostia.jpg

Iraileko asken ostirala

ETXERAT (2023-IX-29). Uda joan da. Preso eta iheslarien etxeratze prozesuaren alde eta oraindik orain mantentzen den salbuespenezko politika bertan bera uzteko helburuarekin, Euskal Herri osoan burututako hamaika mobilizazio burutu dira hilabete hauetan.

Arantza eta Rosa Amezaga trafiko istripuan hil ziren duela 41 urte

ETXERAT (2023-IX-29). Arantza eta Rosa Amezaga Mendizabal tolosarrak duela 41 urte hil ziren Aranda de Dueron.

barrutik.png

Udazkeneko promozioari dagokion sari nagusia 3454 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2023-IX-21). Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Barrutik” artelanarekin, Getarian saldu da 3454 zenbaki sariduna. Kinkea promozio berri honen sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Lexuri Gallastegi Zaballako espetxera lekualdatu dute

ETXERAT (2023-IX-11). Lexuri Gallastegi Sodupe preso berangoarra Martuteneko espetxetik Zaballako espetxera lekualdatu dute.

karakate.jpg

Elkartasunaren errepidean dispertsioak erailak. Aitortza!

ETXERAT (2023-IX-11). Iñaki Saez eta Asier Heriz hil zirenen 22. urteurrenean, gogoan izan ditugu biak Soraluzen asteburuan izandako ekimenetan. Salbuespeneko espetxe politikak eta bereziki, dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza ofiziala aldarrikatu dugu berriro ere.

asier eta Iñaki.jpg

Asier eta Iñakiren heriotzen urteurrenean biktimen aitortza aldarrikatu dugu

ETXERAT (2023-IX-8). 22 urte betetzen dira Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra auto istripu baten eraginez, errepidean hil zirela. Dispertsioak behartutako bidai bat izan zen hura. 

Albaro Arri aske zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-IX-1). Albaro Arri Pascual preso algortarra aske geratu da ia 28 urteko zigor osoa bete ostean. Joan zen 2022ko abendutik baldintzapeko askatasunean zegoen #Batgutxiago Ongi etorri Albaro!

Zigor Orbe Sevillano aske

ETXERAT (2023-VIII-19). Zigor Orbe Sevillano preso politiko basauriarra baldintzapeko askatasunean geratu da 19 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Ongi etorri Zigor! Bat gutxiago!

hauxebai.jpg

Uztailaren azken ostiraleko irakurketa

ETXERAT (2023-VII-28). Uztaileko azken ostirala dugu gaurkoa eta berriz ere elkarretaratzeak deitu ditugu Euskal Herri osoan, urruntze politika gainditzeak ez duelako berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera. Are gehiago. Etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik.

Itxaso Zaldua behin behineko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-VII-19). Itxaso Zaldua preso politiko hernaniarra behin behineko askatasunean geratu da. Preso hernaniarra duela hiru urte atxilotu zuten eta epaitua izan ostean, epaiaren zain gelditzen da.  

Garikoitz Arruarte baldintzapeko askatasunean

ETXERAT (2023-VII-18). Garikoitz Arruarte Santacruz Hernaniko preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da ia 20 urteko espetxealdiaren ostean. Ongietorri Garikoitz! Bat gutxiago! 

Gorka Loran baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-VII-18). Gorka Loran Lafourcade preso politiko hernaniarra, baldintzapeko askatasunean geratu da, ia 20 urteko espetxealdiaren ostean. Ongi etorri Gorka! Bat gutxiago!

Joseba Segurola Beobide aske

ETXERAT (2023-VII-9). Joseba Segurola Beobide preso politiko urretxuarra aske geratu da 20 urteko espetxe zigorra bete ostean.

kinke.jpg

Iñigo Zapirain eta Sara Mujikak jaso dute udako kinkearen lehenengo saria

ETXERAT (2023-VII-6). Kinkea 2023ko udako promozioari zegokion zozketaren sari nagusia 8436 zenbakiarentzat izan da. Idiazabalgo Iñigo Zapirain eta Sara Mujikak jaso dute urteko bigarren promozioari dagokion 20.000€ko saria. 

fontsopili.jpg

Dispertsioaren biktimen aitortza aldarrikatu dugu, Pili eta Fontso gogoratzeko egunean

ETXERAT (2023-VII-1). Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren oroimenez elkarretaratzea burutu da Laudion. 33 urte pasa dira sakabanaketak haien biziak eraman zituenetik.

pili fontso.jpeg

Pili eta Fontso gogoan Laudion

ETXERAT (2023-VI-29). 33 urte dira sakabanaketak Fontso Isasi eta Pili Arzuagaren biziak eraman zituenetik. Datorrren larunbatean elkarretaratzea egingo da Laudioko Herriko Plazan.

legedi arrunta.jpg

Elkarrizketa "Berria"n: Gure senideei legedi arrunta aplikatzeko, horixe eskatzen dugu

ETXERAT (2023-VI-23). Ehun lagun inguru elkartu ginen igandean Iurretan (Bizkaia), Etxerat, euskal preso eta iheslari politikoen senideen eta lagunen elkartearen XX. Batzar Nazionalean. Eginbeharrak xehatu ditu Gorka Garcia elkarteko koordinatzaileak "Berria"ko Iosu Alberdirekin elkarrizketa honetan.

marurdi.jpg

Jose Mari Maruriren omenezko hitzordua

ETXERAT (2023-VI-22). 25 urte igaro dira Jose Mari Maruri trafiko istripuan hil zela, Lander semea espetxean preso zegoelarik, bisitatu ostean. Berriro ere, Jose Mari eta dispertsioaren eraginez hildako guziten aitortza ofiziala ete erreparazioa eskatzen dugu.

 

arte2_300.png

Kinkearen udako promozioari dagokion sari nagusia 8436 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2023-VI-21). Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Errepidetik” artelanarekin, Idiazabalen saldu da 8436 zenbaki sariduna. Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 saris; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

lasterbi kartela.jpg

Hitzordua larunbatean Amasa-Villabonan Lasterbidean lasterketaren eskutik

ETXERAT (2023-VI-1). Etzi, ekainak 3, Amasa-Villabonan Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa ospatuko da eta parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.

Iñaki Bilbao preso urduliztarra aske geratu da 25 urteko zigorra bete ostean

(2023-V-29). Iñaki Bilbao Gaubeka preso politiko urduliztarra aske geratu da. Basauriko espetxetik atera berri da 25 urteko zigorra bete ostean.

Hendaia.jpg

Maiatzeko azken ostiraleko irakurketa

ETXERAT (2023-V-26). Maiatzeko azken ostirala honetan, beste behin ere, Euskal Herriko kaleetara atera gara, oraindik ere estatuek aplikatzen duten espetxe politikak euskal presoen eskubideak urratzen dituela salatu nahian.

z batzar nazionala.jpeg

Etxerat elkartearen XX. Batzar Nazionala Iurretan ospatuko dugu ekainaren 18an

ETXERAT (2023-V-25). Etxerat elkartearen XX. Batzar Nazionala ekainaren 18an burutuko dugu, goizeko 11:30etan, Iurretako Montoste elkartean. 

izpura.jpeg

Mikel Izpura preso iruindarra aske

ETXERAT (2023-V-18). Mikel Izpura Garcia preso politiko iruindarra aske geratu da. Iruñeko espetxetik atera berri da.

Urko Labeaga aske, kondena osoa bete ostean

ETXERAT (2023-V-12). Urko Labeaga Garcia preso sopeloztarra aske geratu da bere zigor osoa bete ostean. 

Asier Borrero Basauriko espetxera hurbildu dute

ETXERAT (2023-IV-28). Asier Borrero Toribio preso algortarra El Duesoko espetxetik (170 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.

donostia.jpg

Azken ostiraleko irakurketa (apirila)

ETXERAT (2023-IV-29). Bigarren aldiz, Joseba Arregiri bere hirugarren gradua eten eta Martuteneko espetxera itzuli behar izan du. Lehenengo aldian, errekurtsoaren tramitazioa zortzi hilabetez luzatu zen, eta denbora horretan berriro berreskuratu ahal izan zuen kentzen ari zaizkion denboraren zati bat.

Aitzol Etxaburu hurbildu dute espainaratu ondoren

ETXERAT (2023-IV-25). Aitzol Etxaburu Artetxe preso ondarrutarra Martuteneko espetxera hurbildu dute espainaratu ondoren. 

Sebas Etxaniz baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-IV-25). Sebas Etxaniz Alkorta preso elgoibarra, baldintzapeko askatasunean geratu da, 20 urte eta erdiko espetxealdiaren ostean. Ongi etorri Sebas! Bat gutxiago!