ETXERAT (2023-IX-8). 22 urte betetzen dira Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra auto istripu baten eraginez, errepidean hil zirela. Dispertsioak behartutako bidai bat izan zen hura.
Hiru hamarkada luzez Espainiak eta Frantziak mantendu zuten euskal preso politikoen sakabanaketa eta urrunketaren baiitan gertatu zen. Preso bat bisitatzera abiatu ziren eta ezbeharra Avilako espetxerako bidean gertatu zen. Kotxean zihoan Irantzu Benito larri zauritu zen.
Besarkada beroa luzatu nahi diegu Iñaki eta Asieren familiei, hurbilekoei eta lagunei. Eta berriro ere, salbuespeneko espetxe politikak eta bereziki, dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza ofiziala eskatzen dugu.
Bat egiten dugu gaur, Soraluzeko Plaza Berrian, 19:00etan izango den elkarretaratzearekin; eta bihar, irailak 9, 12:00etan, Karakaten ospatuko den oroimen ekitaldiarekin.
Giza eskubideen alde, presoak etxera!