ETXERAT (2023-VI-1). Etzi, ekainak 3, Amasa-Villabonan Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa ospatuko da eta parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.
2013 urtearen geroztik osspatzen den elkartasun herri lasterketa, Lasterbidean, datorren larunbatean, ekainak 3, Gipuzkoara bueltako da, Amasa-Villabonara hain justu.
Gurekin eta gure senide preso, erbesteratu eta deportatuen elkartasunez herri mugimenduak sortzen dituen ekimenak guztiz eskertzekoak dira. Kasu honetan, Euskal preso politikoen senideok eskertu baino ezin ditugu egin, bihotzez, han eta hemenka, gurekin eta gure senide preso eta erbesteratuekin elkartasunez herri mugimenduak sortzen dituen ekimenak.
Herri dinamikari eta mobilizazioari esker presoen urrunketa eta dispertsioaren zikloa iragana bihurtu da, baina horrek ez du esan nahi salbuespenezko espetxe politika bere osotasunean amaitu denik. Horregatik Amasa-Villabonan elkartasuna eta esperantzaren kolore gorria izango da nagusi. Korrika aurrera goaz, premiazkoa delako elkarbizitzaren aldeko bideak irekita aurkitzea.
Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako, herri bazkaria barne. Hemen duzue informazio guztia: https://lasterbidean.eus/
Pausoak ekarri dezake pausoa!
Etxera!