ETXERAT (2023-XI-10). Sakabanaketaren ondorioz Espainia eta Frantziako espetxeetara egindako bidaietan hil ziren 16 euskal presoen senideei eta hurbilekoei dagokien memoria kolektiboaren zatia ekarri dugu Gasteizko plaza honetara.
Izan ere, Etxerat-ek aktibo izaten jarraitu nahi du du bizikidetzaren eta memoria inklusiboaren eraikuntzan, baina memoria kolektibo ofizialak, ordea, oraindik ez ditu aintzat hartzen presoei eta haien ingurukoei hiru hamarkada luzeetan erantsitako zigorraren bidegabekeria jasan zutenak. Dispertsioa eta urrunketa politika diseinatu eta hiru hamarkada luzeetan mantendu dutenek mina eta sufrimendua sortuko zituela jakinda egin zuten.
Gure ustez, motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei aitortza eta erreparazioa ematen dituen 12/2016 legeak, testuingurua ezartzen du, eta tresna egokitzat jotzen dugu sakabanaketaren biktimen aitortza eta erreparazioa ezartzeko. Eta horrekin batera, lege arrunta aplikatzea batetik, eta bestetik, lobbye politiko eta judizialari, euskal preso, errefuxiatu eta deportatuei etxera itzultzeko bidea amaitzen uzteko eskatzen dugu.