ETXERAT (2023-VI-22). 25 urte igaro dira Jose Mari Maruri trafiko istripuan hil zela, Lander semea espetxean preso zegoelarik, bisitatu ostean. Berriro ere, Jose Mari eta dispertsioaren eraginez hildako guziten aitortza ofiziala ete erreparazioa eskatzen dugu.
Jose Mari Maruriren oroimenez, ekitaldita burutuko da datorren igandean, ekainak 25, Zierbenako portuan.
Salbuespenezko espetxe politikaren urte luzeek zuzenean eta zeharka honako heriotzak eragin dituzte azken 6 hamarkadetan: 35 euskal preso politiko (hoietatik 13 azken hamaika urteetan) eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira. Gainera, beste bi pertsonak bere buruaz beste egin zuten espetxeratzea saihestu nahian.