ETXERAT (2023-VI-26). 34 urte baino gehiago eman ditugu urruntze politikaren amaiera eskatzen, ankerra eta gizagabea zelako. Baina urruntze politika hori gainditzeak ez du berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera, etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik.
Etxean nahi ditugu. ETXERA. Bai, etxera. Horregatik da hain garrantzitsua ETXERA aldarrikapena kalean ikusaraztea eta ozen aldarrikatzea, elkarbizitzan aurrera urratsak emateko, konponbidean jarri behar dugula preso, iheslari eta deportatuen auzia.
ETXERA Bai, etxean nahi ditugu. Eta helburu hori errealitatea izan dadin, den-denok behar zaituztegu. Zentzu honetan datorren ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Sarasate pasealekutik abiatuko den ETXERA KALEJIRAN parte hartzeko deialdia luzatu nahi diogu Iruñerriko jendarteari. Kalejiran zehar, joaldunak, dj-a, txaranga, txalapartariak, Mila eta Idoia joterak, Mintxo eta Martin bertsolariak eta Fermin Balentzia ariko dira besteak beste.
Gaur, Iruñeako Udal Plaza honetan Sare eta Etxerateko ordezkariokin batera, datorren ostiralerako, ekainaren 30erako Iruñeako kaletan antolatu dugun Etxera Kalejirarekin bat egiten duten beste hainbat eragile daude:
Alegria de Iruña, Aldapa, La Unica, La Jarana, El Bullicio, Armonia Txantreana, Irrintzi, Muthiko, Sanduzelai, Rotxapea eta San Fermin peñen ordezkariak esaterako. Edo ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU, CNT, CGT eta EHNE sindikatuen ordezkariak eta Alde Zaharreko gazte mugimendua, Matalaz kontrabotera gunea eta Zabaldi Elkartasun etxea. Kalejiran parte hartuko dutenetako batzuk, baita ere.
Animatu beraz, zatoz gurekin ostiral honetan eta bete ditzagun Iruñeko kaleak festa eta aldarrikapenaz. Eskerrik asko denei!