ETXERATEspainiako Espetxe Zuzendaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, bi euskal preso politiko lekualdatzeko agindua eman du. Marta Igarriz hernaniarra Castelloko espetxetik (550 km) Logroñoko espetxera lekualdatzeko agindua eman du zuzendaritza horrek, eta Kepa Arronategi gernikarra, Almeriako (1.000) espetxetik, Zuerako (Zaragoza) espetxera lekualdatzeko agindua. Honen aurrean zera adierazi nahi du Etxerat elkarteak:

Euskal preso politikoen senide eta gertukoek, euskal gizartearen gehiengo baten bezala, euskal preso guztien hurbilketa itxaroten gaude eta horrekin batera, gaixo larri eta sendaezinak dituzten presoen askatasuna.

Beti izan dira euskal presoak, bai Logroñoko espetxean (preso bat gaur egun), zein Zueran (9 euskal preso gaur egun), azken 30 urtetan haiei aplikatu zaien dispertsioaren politikaren baitan. Beraz, behin Logroño eta Zuerako espetxeetara bi lekualdaketa hauen berri izan ondoren, eta bi preso hauek zoritxarrez Euskal Herrira ez dituztela ekarriko jakin ondoren, esan behar dugu arrazoi bakar bat  ez dagoela euskal presoak Zaballako espetxera ez hurbiltzeko.

Gure senide presoen eta gure eskubideak errespeta ditzaten exigitzen dugu berriro ere. Espainiako Gobernuak euskal presoak gerturatzeko konpromisoak hartu eta aurrera eramaten ez baldin baditu, presoen senide eta gertukoak, hau da, 4.000-tik gora euskal herritarrek, gure bizitza, segurtasuna, osasuna eta ekonomia kolokan jartzera behartuak jaraituko dugu.