ETXERAT (3-IV-2020). Gaur Parisen Yoann Isambert zendu da, Pariseko elkartasun batzordeko kidea eta euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen oso gertuko pertsona zena, Frantziako hiriburura joan garenean lagundu baitigu beti elkartasunez eta goxotasunez.
Etxerat Elkarteak dolumina adierazi nahi du Yoannen heriotzarengatik eta gure elkartasun osoa eta besarkada estu bat helarazten diogu bere familiari.