ETXERAT (2021-IX-27): Euskalerria irratiko "Guardasola" irratsaioan Nafarroako Etxerateko koordinatzaillea den Xochitl Karasatorre elkarrizketatu zuten joan zen irailaren 24an.
Behin betiko dispertsioarekin bukatu eta Euskal Herriko espetxeetara ekartzea euskal presoak eskatu du Xochitlek elkarrizketa honetan eta horretaz gain, COVID-19 gaitzari dagokionez, hauze esan du: "Urte terdi baino gehiago daramate preso askok bisean bisik gabe, Espetxe Idazkaritzak hartu zuen neurri bakarra espetxean ixtea izan zen eta presoak are gehiago isolatzea, komunikatzeko duten eskubideen gainetik, bisita guztiak eten zituzten. Egun, kalean normaltasun hori nahiko errekuperatu denean, espetxeetan ez da berreskuratu".
Elkarrizketa 21.20¨ minutuan hasten da https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1632476697773-guardasola-2021-09-24