ETXERAT (2020-VIII-28). Bisean bisekoak bertan behera utzi dituzte kartzeletan. Etxerat elkarteak salatu du presoen egoera okertuko duela neurriak. Xochitl Karasatorre izan da Euskalerria irratiko "Guardasola" saioan.
Presoen urruntzea "lehenbailehen desaktibatzeko" eta "hirugarren gradura iristeko baldintzak dituzten presoak, gaixotasun larriak dituztenak, arrisku taldean daudenak eta 65 urte baino gehiago dituztenak askatzeko" eskatu du Etxeratek. Baita preso guztiei PCR probak egitea ere. Elkarrizketa osoa entzungai HEMEN.