ETXERAT (2020-VII-23). “Heriotzeraino kondena bete? 30 urte aski da! Xistor askatu!” lelopean datorren larunbatean, uztailaren 25ean, Bake Bideak eta Bake Artisauek Senperen egingo duten mobilizaziora parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Joan zen uztailaren 9an Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasunaren aurka agertu zen, berriro, ere, Fiskaltza Antiterrorista. Bihar, uztailaren 24an, Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak errekurtsoa aztertu ondoren, erabakiaren berri emango du.

Xistor Haranbururen askatzearen aldeko erabakia hartzera deitzen diogu auzitegi honi eta, bide batez, Bake Bideak eta Bake Artisuaek egin duten bezala, frantziar Justizia ministro berriari euskal gizartearen eta haren hautetsien borondatea entzun eta positiboki erantzuteko deia egiten diogu.

Hainbat presori gertatu bezala (Jakes Esnal, Ion Kepa Parot, Lorentxa Beyrie edo Ibon Fernandez Iradi), antiterrorismo ataleko Fiskaltzak blokeatu egin ditu askatasun eskari guztiak, baina ozen esaten dugu jarrera inmobilista hauek ez dute inongo zilegitasunik, atzera egiten diguten jarreren eta erabakien amaiera behar dugu. Euskal gizartearen gehiengoak urte luzez aldarrikatzen du konponbidearen bidean urrats sendoak.

Senperen larunbatean gauzatuko diren mobilizazioari dagokionez, bi puntutan izango dira, biak goizeko 11:00etan. Netto supermerkatua ondoan den itzulgunean (BABko, entrekosta eta barnekaldeko jendea); eta Xisterra duen itzulgunean (Hego Lapurdiko jendea).senpere.jpg