Joan den apirilaren 2an amaitu zuen kondena, eta 62 egunez Kordobako espetxean preso eduki dute

ETXERAT (2020-VI-5). Xabin Usandizaga Galarraga preso politiko oñatiarra aske geratu da 23 urte kartzelan eman ondoren. Kordobako espetxetik atera berri da. Ongi etorri Xabin! Bat gutxiago!

Oñatiko Euskal preso politikoa espetxe-tratamenduaren 1. graduan egon da orain arte, espetxe-erregimenik gogorrenean. Joan den apirilaren 2an amaitu zuen kondena, eta 62 egunez Kordobako espetxean preso eduki dute.

Hala ondorioztatzen da Auzitegi Nazionaleko 3. sekzioaren autoan, gaurko datarekin, “2020ko apirilaren 2tik aurrerako atzeraeraginezko ondoriodun behin betiko lizentziamendua” onesten duena.

Xabin Usandizaga erretentzioa Covid-19ª dela eta jarduerak bertan behera utzi izanagatik eman da, pandemiaren ondorioz Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak hartutako neurrien ondorioetako bat da. Kartzelan dauden pertsonentzat neurri horiek eskubideak murriztea eta murrizketak areagotzea besterik ez dute ekarri; aldiz, kutsatzea eta infekzioa saihesteko nazioarteko erakundeek emandako gomendioak ez dira aintzat hartu.

Hala, komunikazioak kentzeaz gain, bertan behera geratu ziren jada baimenduta zeuden irteera-baimenak eta gauza bera gertatu zen 3. graduari dagokionez. Gaur egun, konfinamenduaren deseskaladan, etxe familiarretatik urrun egotearen ondorioz eta probintzien artean bidaiatzeko ezintasunen ondorioz, presoak konfinamenduan zituzten baldintza beretan diraute.

Euskal preso politikoei dagokienez, batek bakarrik -Euskal Herriko kartzelaratu bakarra- berreskuratu ditu bisitak, gainerako guztiek komunikaziorik gabe ea 3 hilabete daramatelarik. Gainera, lau preso politikok ezin dute emandako irteera-baimena eskuratu, eta beste hiruk 3. gradua.

xabi.jpg