ETXERAT. Xabier Ugarte preso politiko oñatiarraren bikoteak joan zen urtarrilaren 27an 403 kilometrotara dagoen Topaseko espetxean (Salamanca) bisita egin ondoren jasandako istripua dela eta, Oñatiko Udalak aho batez urrunketa politikaren berehalako desaktibazioa eskatu du "senideak kaltetu eta oinaze gehitu batera zigortzen baitituelako", EH Bildu eta EAJren babesarekin.
Etxerat Elkarteak proposatutako erakunde adierazpenean, "dispertsio politika aktibo mantentzen da, eta orain eragin dituen zigorgabetasun berarekin gehitu ditzake biktimak" aipatzen da. Xabier Ugarteren bikotea den Susana Uribetxeberriak izandako ezbeharragatik bere kezka adierazten du Udalak, eta baita aipamen berezia egiten dio 2007ko abenduaren 26an Teruelgo espetxera bidean bizia galdu zuen Natividad Junco oñatiarrari, dispertsio politikak eragin duen biktimari.
Onartutako adierazpenean "urrunketa eta sakabanatze politikak ez du sekula zentzurik izan eta ez dio mesederik egin preso diren pertsonen errote sozialari, senide eta lagunak kaltetu ditu soilik" adierazten da. "ETAren behin betiko etenaren ondoren, bere armagabetzea barne, egoera hau luzatzeak ez du inolako zentzurik. Orain, aldatzeko aukera dugu, oinaze guztiak kontuan hartzeko unea da, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko momentua, dispertsioari amaiera emateko ordua da. Senideen sufrimenduarekin amaitzea beharrezkoa da".
Berangoko Udal Batzarrak "pertsona guztien giza eskubideen errespetua" exijitu du eta bide batez akordio hau Espainiako gobernuari helaraziko zaio, baita Espetxe Erakundeetako arduradunei.
Oñatiko Udalak dei egiten die oñatiarrei Otsailak 2, ostirala, arratsaldeko 19.30ean Oñatin egingo den giza katean parte hartzera.