ETXERAT. Etxerat Elkartetik Xabier Rey euskal preso politikoa Euskal Herritik 1.050 kilometrotara dagoen Puerto III espetxean gaur zendu dela baieztatzen du.

Preso nafarra 2008an atxilotu zuten eta lehen graduan zegoen Andaluziako espetxe honetan eta horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak. 
Egoera gogor honen aurrean gure babes osoa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Xabierren senide eta gertukoei.
Une latz hauetan bai sakabanaketa zein euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak bertan behera uztea exijitzen dugu.
 
Bihar eskeiniko dugu informazio gehiago.