Xabier Perez Aldunate Iruñeako preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 19 urte baino gehiago zeramatzan preso.  2.gradu arinduarekin hasieran eta 2024ko urtarriletik 3.gradu arinduarekin gero, etxean preso egon da 2021eko maiatzetik.