Xabier Atristain Gorosabel Donostiako preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 13 urte baino gehiago zeramatzan preso. 2023ko abendu bukaeran 3.graduan jarri zuten eta 2024eko martxotik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.