ETXERAT. Hauxe duzue Info7 irratiko "Talaia" izeneko aste honetako kolaborazioa, Urtzi Errazkinek egina.
http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170503/oier-gomezen-kasua-berriro-gerta-ez-dadin
Lehenik eta behin, Oier Gomezen askatasuna lortu arte euskal gizarteak giza eskubideen inguruan erakutsitako erantzukizun eta konpromisoa zoriondu nahi dugu. Ezin dugu albo batera utzi estatu espainiar zein frantziarrak eskubideak eta arrazoi humanoak arbuiatzeko duten ardura zuzena, euskal gizarteak beste behin bere begiekin ikusteko parada izan duena.
Positiboki ere baloratzen dugu frantziar epaitegiek apirilaren 8an irekitako agertoki berria aintzat hartu izana. Baina, egun historiko horren aurretik bezala, ezin dugu ahazteari utzi Ibon Fernandez Iradi larri eri den preso politikoa lurralde frantziarrean dagoela gatibu.
Bestalde, Espainian larri gaixo diren beste 11 euskal preso politikoentzat Estatu espainiarrak instrukzio berri eta egokitu bat plazaratu zuen, hauen kartzela egonaldia muturreraino eraman nahian eta mendeku gosea argiki erakutsiz. Presoei zein euren senideei berebiziko sufrimendua eragingo dien agindu baten aurrean gaude. Instrukzio honen krudeltasuna oroitarazten dugu: “cuando se sepa con razonable certeza, que fallecerán en un corto espacio de tiempo” orduan bakarrik aplikatu daiteke askatasuna. Azken orduko arautegi zikoitza, ankerra... kalifika ezina. Ez dugu “denbora epe labur” hori itxarongo eta espainiar estatuak erakusten duen maltzurkeria eta krudeltasunaren aurrean euskal gizarteak erakutsiko duen ukapenean sinesten dugu. Oier Gomezekin gertatu dena ezin da inolaz ere errepikatu eta gure erantzukizunari jaramonik egiten ez diogun bitartean giza eskubideen errespetuaren aldeko lanek atzera egiten dute abiadura bizian. Aurrera egin nahi dugu, aurrera egin beharra dugu. Larri eri diren euskal preso politikoen askatasuna premiazkoa da, ez soilik eurentzat, gizarte osoarentzako baizik.
ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!