ETXERAT (2024-I-27). Urtarrilaren 13an gatazka behin betiko konpontzeko Bilbon milaka giltza bildu genituen mobilizazioa, zalantzarik gabe, bultzada garrantzitsua izan da euskal presok, iheslari eta deportatuen etxeratzea eragozten jarraitzen duten salbuespen-juridikoei amaiera emateko, behar den aktibazioari begira.
Manifestazio honen arrakastak aurrera egiteko konfiantza eta bermea ematen digute. Garrantzitsua da indar hori berrituta sentitzea, joan zen urrian herri eta auzoetan Gernikan aurkeztu zen "Konponbiderako giltzak" manifestuarekiko babesa eta konpromisoa aurkitzen jarraitzeko. Izan ere, manifestu horrek duela urte askotatik pairatzen ari garen gatazkaren konponbidearen oinarriak jasotzen ditu.
Badakigu bidea ez dela erraza izango. Ez da inoiz izan. Egun batean bai eta hurrengoan ere, gu geldiarazten saiatzen dira, adibidez, urrutitik, Madrilgo despatxo batetik presoen eskubideen aurkako autoak emanez, gaur egungo euskal gizartearen errealitatearekin zerikusirik ez dutenak. Euskal gizarteak aro berriari jarraipena emateko hartutako erabaki irmoa moteltzen dute, atzerako ispilura begiratzera behartuz, egozpen eta sumario berriak aktibatuz.
Kriminalizazio-saiakerak ez dira guztiz bukatu. Presoen eskubideak defendatze hutsagatik, Porrotx edota Itziar Ituñoren kasuetan bezala. Denoi eragiten digun erasoaldia da, pentsamendu-askatasunaz eta eskubideez ari garelako. Preso, iheslari eta deportatuenak, baina baita adierazpen askatasunerako eskubidea eta eskubide hori erabiltzeagatik jazarria eta kriminalizatua ez izateko eskubidea ere.
Ez dugu ahazten oztopo-lasterketa honek atal berri bat ezagutuko duela, Parisko Zigor Auzitegian Béatrice Molle eta Txetx Etcheverry bakearen artisauen aurka laster egingo den epaiketarekin, ETAk armagabetze-prozesuan armak entregatzen lagundu arren inputatuak izan baitira. Bien ekimena da, baita ekimenean parte hartu zuten gainerako euskal artisauen eta herritarren ekimena ere, erakunde eta eragile politiko, sozial eta herritarren esker ona eta babes zabala jaso baitzuen. Bake Bidean-ekin batera, epaiketa honen bidegabekeria salatuko dugu datozen datetan, eta bakea eta konponbiderako bidea sustatzen jaraituko dugu.
Bestalde, Jose Ramon Foruria eta Kandi Sagarzazu gogoratu nahi ditugu. “Foru” markinarra urteko lehen egunetan hil zen gaixotasun larri baten ondorioz. 70 urte baino gehiago zituen, eta urte luzez erbesteratuta eta espetxeratuta egon ondoren, baldintzapeko askatasunean zegoen. Egun batzuk geroago, “Kandi” 48 urteko donostiarra hil zen. 2015ean atera zen aske, 12 urte espetxean eman ondoren. Gure oroitzapena beraientzat eta besarkada bat haien senide eta hurbilekoei.
Lanean jarraitzera animatzen zaituztegu, kalean eta ahal den eremu guztietan, erakunde politiko eta sozial gehiagok “Konponbiderako giltzak!” dinamikarekin bat egin dezaten ahalbidetzeko eta, beraz, presoak ahalik eta azkarren etxeratzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko.
Hauek dira datuak; Otxandio 45, Atxondo 25, Azpeitia 81, Gernika-Lumo 55, Lazkao 60, Zegama 9, Bakio 36, Legorreta 23, Zaldibia 75, Donostia 95, Mendaro 7, Amurrio 40, Areso 15, Tafalla 50, Lemoa 62, Billabona 81, Astigarraga 30, Bilbo 140, Irurtzun 20, Barañain 49, Aulestia 63, Urduliz 9, Usurbil 92, Sopela 15, Markina-Xemein 30, Zornotza 41, Arrasate 120, Arrigorriaga 45, Ermua 31, Agurain 50, Oñati 76, Ea 46, Elorrio 68, Beasain 44, Alegia 12, Igorre 47, Gares 20, Antzuola 24, Eskoriatza 37, Berango 40, Ikaztegieta 16, Erandio 48, Murueta 6, Forua 10, Zuia 19, Zestoa 35, Ondarroa 32, Larrabetzu 72, Laukiz 14, Iruñea 74, Ordizia 70, Errenteria-Orereta 131, Hernani 105, Galdakao 87, Orozko 15, Lezama 15, Bera 20, Bermeo 20, Santurtzi 56, Tolosa 70, Portugalete 40, Gasteiz 200, Elgoibar 27, Romo-Itzubaltzeta 22, Lekunberri 8, Itsasu 15, Angelu 15, Baiona 15, Hendaia 30, Ibarra 26, Algorta 63, Etxarri 58, Lezo-Pasai Donibane 160, Laudio 33, Irura 23, Durango 70, Busturia 15, Zaldibar 20, Ugao 32, Andoain 29, Etxebarria 15, Altsasu 25, Eibar 48, Orio 30, Lasarte-Oria 65, Basauri 35, Deba 48.