ETXERAT (2021-I-7). Gutxi falta da. Datorren urtarrilaren 9an, Sarek, Bake Bideak eta Bake Artisauek 220-tik gora herri eta hiriburutan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko gonbita berretsi nahi dio gizarteari Etxerat Elkarteak.
Euskal presoen senideok ere halaxe egingo dugu, arraunean denok batera egin behar dugulako, guztiok Euskal Herrira eta etxera ekarri arte bidea egiten jarraitu behar dugulako, une erabakigarri honetan. 35 urte geroago, itxaropenari leihoa ireki zaio, baina oraindik ez da sakabanaketa eta urruntzea amaitu, eta, oraindik ere, presoen erdiak lehen graduan jarraitzen du, murriztaileena, etxerako bidea egiten hastea eragozten duena.
Horregatik lanean jarraitzeko proposamena zabaldu nahi dugu. Berandu baino lehen izan dadila. Argi dugu! Bidean gara! Etxean eta bizirik nahi dugu!