ETXERAT (2019-XII-20). Datorren urtarrilaren 5ean, 25. urtez jarraian, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian Etxerat elkarteak antolatzen duen Bertso saioaz gozatzeko aukera izango da. Puntako bertsolariak izango dira oholtza gainean Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean: Agin Laburu, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita. Sarrerak ohiko lekuetan izango dira salgai 12 €-tan. Ez hutsik egin, doinuz eta errimez elkartasuna ehunduko dugu.