ETXERAT. Bilboko EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao udal taldeak ez datoz bat "urruntzeko espetxe politikoarekin"eta zentzu horretan, "ETAren behin betiko amaieraren ostean zabaldutako agertoki berriaren aurrean" ulertzen dute "beharrezkoa dela espetxe politika berri bat, espetxe zigorrak errotze sozial eta familiarraren lekuengandik urrun betetzea sahiesten duena, senideekin harremana erraztuz".
Ibon Goieaskoetxearen senideek joan zen astean pairatu zuten kotxe-istripuaren erantzunez onartu dute udal taldeek adierazpen instituzionala. "Urruntze politika horren ondorio saihesgarrietako bat da senideak diren presoak bisitatzera doazenek astero joan-etorri asko eta luzeak egin behar dituztela; eta nabarmentzen dute kontestu horretan istripu anitz izan direla errepidean" jasotzen da adierazpenean. PP kenduta gainontzeko udal talde guztiek elkartasuna eta gertutasuna adierazten diete istripu horiek jasan dituzten bilbotarrei.