ETXERAT (2019-VI-12). Urrunketaren bukaera eskatuz 59 udaletxeetan onartutako mozioak gaur Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu Sarek. Oso balorazio positiboa egiten du Etxerat Elkarteak, kontuan izanik gero eta zabalagoa dela alderdi eta instituzioen aldetik urrunketa eta dispertsioari emandako ezetza.

Bai Araba, zein Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta baita ere Eusko Legebiltzarrean zein Nafarroako Parlamentuan, urrunketaren aurkako testoak onartu ditu gehiengo batek, eta atzo aurkeztutako mozioekin bukatutzat ematen da maila instituzionalean, testuniguru honetan, egindako lana. Dena den, oraindik ere, beste udaletxe batzutan mozioak aurkezteko aukera izango da eta preso eta senideen eskubideen aldeko lana jarraituko du instituzioetan.

azkarraga-mujika-sare.jpg