ETXERAT. Asier Garcia Justo euskal preso politikoaren bikotea berangarrak larunbata arratsaldean trafiko istripua sufritu zuen Badajozeko espetxera bidean zela, Ruta de la Platako errepidean. Istripuak nerbio-estutzea eragin dio lunbar zein zerbikaletan, eskubiko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea.
Istripua Ruta de Platako 400 kilometroan sufritu zuen, Salamancatik 70 kilometrotara dagoen Bejar atzean utzi ondoren. Bere erraietik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskubiko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren. Istripuaren eraginez Asier Garcia Justoren bikoteak bere etxetik 706 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zuen bisita galdu zuen eta, Bejarreko ospitalean hartatu ondoren, Urdulizeko ospitalera trasladatua izan zen.
Senideek derrigorrean inposaturik gure bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar ditugun bidai luzeen osteko urteko zortzigarren ezbeharra da hau. Otsailak 11, Premin Sanpedroren senideek istripua izan zuten Jaenetik bueltan; egun hortan bertan, Iñaki Arakama presoaren senide eta lagunek beste kotxe istripu bat sufritu zuten Salamanca aldean, Sevillan bisita egin ondoren; martxoaren 11an Picassent-eko espetxean dagoen Asier Badiola euskal preso politikoa ikusi eta gero, bi lagunek istripua izan zuten Valentzian; apirilaren 2an Murtziako espetxean Mikel San Sebastian bisitatu ondoren, lagun batek kotxe istripua sufritu zuen Oiartzunen; apirilaren 13an Saint Martin de Ré espetxean dagoen Ander Mujika preso donostiarra ikustera zihoaztela senideek auto istripua sufritu zuten Burdeos inguruan; ekainaren 3an Asier Ormazabal euskal preso politikoaren bi lagunek ezbehar larria sufritu zuten Teruelgo espetxetik itzultzean, Zaragoza inguruan; bi lagunak zauriekin ospitaleratu behar izan zirelarik; eta Iker Lima Galdakaoko euskal preso politikoaren lagun batek ekainaren 24an Huelvako kartzelan bisita egin ondoren istripua jasan zuen.
Dispertsioa biktima berrien zain da. Duela 28 urte diseinatu zeneko biolentzia bera aktibo mantentzen duen espetxe politikak, orain arte sortu dituen zigorgabetasun berdinarekin, biktima gehiago gehitu ditzakeelako. Dispertsio politikaren arduradunek jakitun dira, samina eta xantaia instrumentu bezala diseinatu baitzuten; eta guk ere aski badakigu, gure osasunarekin ordaintzen dugulako, eta 16 aldiz, gure bizitzarekin ordaindu izan dugulako ere.
Ezbehar honekin ikasturte berri bati hasiera eman diogu preso eta iheslari politikoen senideok. Udara gogor bati aurre egin diogu, gure senide presoak bisitatzeko milaka kilometro egin ditugu. Erruleta errusiar batean jokatzen ari gara asteburu-astebururo, hurrengo bidaian zer gertatuko ez dakigula.
Eta hori gutxi balitz, Kepa del Hoyoren heriotzak egun sufritzen dugun dispertsioa politikaren mendeku gosearen tamainaz jabetzea eragin digu.
Horregatik ikasturte berriaren atarian berriro interpelatzen ditugu arduradun politikoak, gehiago dispertsio politikaren defendatzaileei. Euskal preso politikoen eta euren senide eta lagunen aferak mahai-gainean jarraitzen duela oroitarazten dugu. Premiazkoa da urrunketaren amaiera eta larri gaixo diren euskal preso politikoen askatzeari lehenbailehengo aterabide bate matea. Ezin baitugu gehiago itxaron, edo euskal gizartea prest legoke salbuespeneko politika mantentzearen eraginez beste hildako bat onartzeko?
Euskal Herrian itxaropenez irekitako aro berri honetan, non euskal gizarteak bake prozesua eta gatazkaren konponbidearen gidaritza eramango duen amaiera arte, berriro ere dei egiten diegu instituzio eta eragile politiko, sindikal eta sozialei urrunketaren amaieraren alde eta larri gaixo diren euskal presoen askatasuna gauzatzeko urrats irmo bat eman dezaten. Ezin dugu gehiago itxaron!
Amaitzeko, besarkada bero bat Asierri eta besarkada beroa istripua pairatu duen bere bikoteari, gaur gurekin ezin baita egon izan istripuak eragindako oinazeak direla eta. Horrelako pasarte beltz bat gehiago ez sufritzeko,
ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!