d argazkia.jpg

ETXERAT (2020-II-8). EAEko ordezkaritza politiko oso zabala eta sindikatu guzti guztiak, Foro Soziala eta Sarerekin batera, izan dira gaur, Etxerat Elkarteak proposatuta, Donostian burututako elkarretaratzean, espetxe poltika hau behingoz aldatzeko helburuarekin.

Hona hemen bileran adostutako adierazpena:

  • Gaurko elkarretaratzean herri honetako eragile politiko, sindikal eta sozialen ordezkaritza zabala bildu izana eskertzen dugu. Presoen senide eta lagunen izenean, positiboki baloratzen dugu ahalik eta azkarren urrunketarekin amaitzeko eta, aldi berean, bakea eta bizikidetza demokratikoa lortzeko pausuak emateko erakutsitako gogo eta borondatea
  • Espainiako Gobernuan eman den aldaketaren ondoren, Pedro Sanchez adostasun sozialaren eta gehiengoen borondatearen partedun egin nahi dugu, 30 urtez martxan egon den eta martxan dagoen espetxe politika hau premiaz aldatzeko beharra dagoela ikusten dugulako.
  • Azken urteetan eremu sozialean, parlamentuetan, Batzar Nagusietan eta udaletxeetan dispertsioaren eta urrunketaren amaiera eskatzeko, hau da, espetxe politikaren aldaketaren alde eman diren akordio instituzional, politiko eta sindikal anizkoitzak berresten ditugu.

PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA

EAJ-PNV; Joseba Egibar, Irune Berasaluze

EH Bildu; Arnaldo Otegi, Maialen Iriarte

Elkarrekin-Podemos; Lander Martinez, Joserra Becerra

ELA; Amaia Muñoa, Xabier Anza

LAB; Garbiñe Aranburu, Gorka Berasategi

UGT; Raúl Arza, Daniel González Taboada.

CCOO; Alfonso Ríos, Santi Martínez

ESK; Iratxe Álvarez, Félix Irizar

Steilas; Miren Arregi, Juan Zubia

Etxalde; Maite Aristegi

CGT; Andrés Gallego, Floren Mariñelarena

CNT; Xabier Erauskin

Foro Soziala; Agus Hernan

Sare Herritarra; Inaxio Oiarzabal, Elena del Puerto Garmendia