ETXERAT (2020-10-28). Igarotako auzietan ez bezala, Parisko Dei Auzitegiak Frederic Xistor Haranburu euskal preos politikoaren baldintzapeko askatasun eskaria onartu du, lehendik zen fiskaltzaren blokeo sistematikoa gaindituz. Azaroan Lannemezango espetxea atzean utziko du preso senperetarrak.

Etxerat elkarteak erabakia txalotu eta merezi duen garrantzia eman nahi dio, baita dakarren poztasuna adierazi ere. 30 urte baino gehiago daramatza Frederic Haranburuk espetxean eta, familiarekin batera, honek dakarren salbuespen politikaren eraginpean. Konponbide eta elkarbizitzaren bidean urrats nabarmen gisa neurtzen dugu atzo emandako erabakia.

Aurrerapen garrantzitsua da salbuespen egoera bat konponbiderako bidean kokatu delako. Egoera berean dira Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal preso politikoak, biak 30 urte baino gehiago espetxean eta baldintzapeko askatasun eskariak mahai-gainean. Larri gaixo direnak zein pertsona adinduen egoerak ere bertan dira. Herri honek presoen afera gainditu behar du. Gure aldetik, euskal gizarteak daraman bidetik, mobilizazio eta nahien aldetik, aurrera egiteko lanean jarraituko dugu.

Xistor.jpg