ETXERAT (2019-VI-5). Txus Martin Hernando preso politiko bizkaitarra Zaballako espetxera eraman zuten berriro ere joan zen ekainaren 3an, Basurtoko ospitalean apirilaren 30an bihotzeko ebakuntza egin ondoren. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 20 euskal presoren artean dago Txus Martin. Etxerat elkartetik Txus Martinek jasan duen presioa eta tratu desegokia salatu genuen ebakuntzaren aurretik eta baita ebakuntzan eta ondoren.

Etxerat elkarteak argi utzi nahi du Txus Martin bere etxean egon beharko litzatekela, 104.4-a aplikatuz, edo gutxienez, espetxe arinduan, behar duen tratamenduari egoera egokienean aurre egin ahal izateko.