ETXERATEspetxe Bira Tolosan da. Joan zen ostegunean Mont de Marsanetik abiatu ondoren, Frantziako espetxeetan euskal presoek pairatzen duten egoera eta haiekin harreman afektiboak mantendu nahian haien senide eta lagunek izaten dituzten zailtasunak ezagutzera emateko, biderkatu dira eragile politiko eta sozialekin izandako bilerak eta komunikabideetan izandako elkarrizketak.

Etxerat Elkarteak, Bagoaz eta Sarek antolatuta abian da abenduaren 9rarte Frantziako 20 espetxe eta 8 hiri igaroko dituen espetxe bira. Gaixo dauden eta baldintzepekoen askatasuna lortu eta euskal presoak Euskal Herrira ahalik eta gehien gerturatzeko ekimenak biderkatu eta ahalik eta bidelagun gehien lortzea du helburu bira honek.

Ostegun arratsaldez Lannemezaneko kartzelan bertako Giza Eskubideen Ligarekin batera izan ginen espetxe aurrean. Vincent Bru Frantziako Asanblada Nazionaleko diputatua espetxeko zuzendaritzarekin bildu zen.

Ostiralean, azaroak 17, Tolosako etaparen lehen eguna izan zen. Goizean, Emilie Martin eta Kattin Haranburu Tolosa eskualdeko kartzelen administrazioko zuzendariarekin bildu ziren, Giza Eskubideen Ligako zuzendaria den Jean François Mignard-ekin batera. Arratsaldez prentsaurrekoa eskaini genuen La Cimadeko egoitzan. Bertan izan ziren hemengo bi kontseilari orokor: Jean Christophe Sellin (Partie de Gauche) eta Myriam Martin (Ensemble). Ondoren, Tolosako Zientzia Politikoko ikasleek antolatutako mintzaldira gonbidatuak izan ginen.

Atzo larunbata, CGT sindikatuaren egoitzan 90 entzuleren aurrean hitzaldia eskaini zuten Emilie Martin eta Unai Arkauz Bagoazeko kideek, Jean Francais Mignard Giza Eskubideen Ligako (LDH) kideak lagunduta. Aieteko Konferentziaren ostean ireki zen agerlekua, ETAren su eten iraunkorra, blokeoa, bake artisauen sorrera, apirilaren 8ko armagabetze ekimena eta egungo testuingurua izan zituzten hizpide Bagoazeko bi hizlariek.

Euskal preso politikoak eta bake prozesua sustengatzeko, Tolosako Capitol plazan egin zen arrtasaldez elkarretaratzea.«Tolosak Euskal Herriko bakearen karabanari harrera egiten dio» irakurzten zen banatu zituzten esku orrietan.

Tolosatik gertu dagoen Muret-eko kartzelan egon ginen atzo goizez ere, bertan espetxeratua den Ion Paroten arrebarekin. Zuzendarirai gutun bat helarazi genion. Horren ostean, Genepi behatokiak gonbidatuta, Sud Radio irratian hitz egiteko aukera izan genuen. Irratian gainera, Kattin Aranburuk, 28 urte espetxean daraman Frederik Haranbururen emazteak, eta Mila Iradik, larriki gaixo dagoen Ibon Fernandez Iradi preso lasartearraren amak, testigantza pertsonala eman ahal izan zuten.

Bihar Espetxe Bira Arlesko presondegira abiatuko da.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

Hona hemen espetxe biraren mapa:

https://www.google.com/maps/d/u/0/viewer?mid=1OGH6dC1TMN8cUM-kcvrlFxQnYmTXO3-O&ll=47.61672315591164%2C4.405693433754664&z=7

capitol.jpg