ETXERAT. Etxerat Elkarteko delegazio bat Suitza eta Alemaniara abiatu da aste honetan, alderdi politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea dugu jardueraren helburua, eta bereziki, urraketa hoien ondorioak azaldu, alegia, ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.
Etxerat Elkartearen izenean, bozeramailea den Urtzi Errazkin eta Gentzane Callejo (Jagoba Codo euskal preso politikoaren izeba) abiatu dira oraingoan Suitza eta Alemaniara. Atzo Nekane Txapartegi euskal preso politikoa bisitatu zuten Zuricheko espetxean. “Indartsu aurkitu dugu Nekane, baina egoera gogorra da pairatzen ari da” baloratu zuten Errazkin et Callejok bisita bukatzean. Ondoren, Bernako RaBe irrati librean elkarrizketatuak izan ziren Etxerateko ordezkariak.
https://www.facebook.com/RadioRaBe/posts/1437813666228735
Gaur Suitzako Legebiltzarrean, Balthasar Glättli, Talde Berdeko arduraduna eta Parti Ouvrier et Populaire(POP) alderdiko ordezkaria den Denis de la Reussillekin bildu dira, besteak beste, Etxerateko ordezkariak. Ondoren, giza eskubideen aldeko erakundeekin bildu dira.
Duela bi urte Europako Legebiltzarrean egindako bisitan Etxerat elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, orain Suitza eta Alemanian abiatutako bidaia.
Urtzi Errazkin eta Gentzane Callejo Zuricheko espetxe aurrean.